Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga Katxonderstango Errepublikan egon dira (elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean). Ametsak egia bihurtuz, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eman diegu.
Izan ere, halako batean, Jon eta Jose Mari elkarrizketatzen ari ginela, azken orduko albiste hau irakurri diegu:
Ele agentzia. 2014-11-20, 13:33. Donostia.
"Ustelkeria Donostiako
Zinemaldian"
Herrizaingo sailak adierazi
duenez, Donostiako azken zinemaldian epaimahaikide izandako kide
guztiak atxilotu dituzte. Epaileak ustelkeria leporatu die
guzti-guztiei. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, frogatuta dago
epaimahaikideek dirua eta bestelako opariak jaso zituztela saria
pelikula batzuei ematearen truke.
Hortaz, Urrezko Maskorra gure erara eman diegu:
Baina ustelkeria uste baino zabalduago dago, eta azken orduko beste albiste batek dena zapuztu digu:
Zinemaldiari lotuta, luze hitz egin dugu Carlos Boyero kritikari ospetsuak esandakoaren pisu astunari buruz.
Horratx Boyeroren iritzia. Aurreiritziak, zergatik? Filma euskaraz delako?
Kritikak kritika, onena izango da filma zuk zerorrek ikustea. Horretarako, entzun Garañok eta Goenagak motz-motzean nola zehaztu dizkiguten pelikularen ezaugarriak:
Elkarrizketa oso-osorik entzuteko, sartu Oiartzun Irratiaren webgunean: sakatu hemen eta mp3an duzue elkarrizketa osoa.
Elkarrizketa egin eta puska batera, Twitterren eta Facebooken zabalkunde handia izan du 9 urteko neskato baten gutun honek:
Agur eta umore, Jon eta Jose Mari! Izan ahuntza!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
“Loreak opari ederra izan da eta muturreko galanta euskeraz filma onik ez dela egiten esaten duten guztiei”.
ErantzunEzabatuItziar Ituño Zuzeun: http://zuzeu.eus/2014/12/23/itziar-ituno-diruaren-hotsak-du-pisu-gehien-euskal-telebistan/