Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/11/06

Imanol Epelde etorri zaigu, eta epel(de)keriarik gabe hitz egin digu #OEK


Imanol Epelde abeslari, blogari, irakasle, bertsozale, poeta, txiolari, txirrinduzale, sortzaile, idazle, arau-hausle, slow mugimenduaren jarraitzaile eta bazter-nahastailea izan dugu Katxonderstango Errepublikan (elkarrizketa osoa hemen, mp3an). Elkarrizketaren nondik norakoa krokis dotore honetan marraztu digu:




"Ongi etorri Katxonderstanera" saioan, Euskadi Gazteak eman ez diona eman diogu, DJ Alaz disko-jartzailearen eskutik:




"Abendats" eta gainerako abestiak Argiako blogean dituzue.

Abestiez gain, irudi polemiko honi buruz ere hitz egin dugu:



Deprabazioa al da? Martinez De Lizeaga jaunak baietz dio:



Gainerakoan, hauek bota ditu, besteak beste:

- "Aitak esaten zuen ezer ez dela zuria edo beltza, dena dela kafesnea".

- "Zergatik zeuden goxoak amaren lentejak? Arretaz egiten zituelako, maitasunez, eta maitasun hori lentejetaraino iristen zelako. Orduan, uste dut irakasleak ere hori egin behar duela: gauzak maitasunez egin".

- "Gauzak deskribatu daitezke matematikoki edo deskribatu daitezke poesia bidez, literatura bidez, eta niri gehien interesatzen zaidana errealitate poetikoa da".

- "Gaur egun argi eduki behar dugu pantaila eszenatoki bihurtu dela, edo nik behintzat hala hartzen dut, eta saiatzen naiz pantailak eskaintzen dituen osagai guztiak erabiltzen: poemak, iritzi artikuluak, kantuak...".

- "Ez dut ulertzen oraindik ere nola dauden hainbeste musika talde CDak ateratzen dituztenak. Niri CDa estorbu zait. Etxera iritsi eta lehenengo gauza egiten dudana da MP3ra pasatzea".

- "Euskara irakasle naizen aldetik, jartzen naiz pentsatzen: Eta zertarako behar dituzte gramatikak eta subordinatuak eta halako gauzak? Ba, benetan, gauza gutxitarako. Ez, behintzat, bizitzarako tresna izateko".

- "Euskarak behar du disgresiorako hizkuntza erakustea, sortzaileak behar ditu, apasionatuak... Eta ni saiatzen naiz hori irakasten".

Eta hori ez du esan gramatika ez duelako gustuko. Entzun nola flipatzen zuen esaldi subordinatuekin:




Benetan flipatu nahi baduzue, sartu Oiartzun Irratiaren webgunean, elkarrizketa entzuteko: sakatu hemen eta mp3an duzue elkarrizketa osoa. 



Agur eta umore, Imanol! Izan ahuntza!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
  

1 iruzkin:

  1. Mila mila esker benetan. Lan handia eta ederra ai zeate egiten.
    Besarkada estua!

    ErantzunEzabatu