Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/10/09

Lander Garro Katxonderstanen izan dugu, eta ez du polemikarik sortu (harritzekoa bada ere)


Lander Garro izan dugu bisitan Katxonderstango Errepublikan, eta umoretsu jardun du (elkarrizketa osoa hemen, mp3an). Polemikarik ez du piztu, eta ez da izango saiatu ez garelako!

Hori bai, pertsona famatua den aldetik, hasiera-hasieratik argi adierazi digu Katxonderstango Erepublikako printzipio batzuk betetzeko prest dagoela baina ez guztiak. Kamiseta bustien txapelketa bai, baina...





Horrez gain, salatu behar dugu Landerrek ez duela bete Katxonderstango Errepublikako debeku bakarra. 



Lotsagarria! Hona hemen froga zientifikoa:




Dena dela, elkarrizketaren gai nagusia txakurrak eta txakurrera izan dira. Landerrek txakurreraren defendatzaile sutsua dela adierazi digu, eta ETBn zaunka sartu zenekoa ekarri digu gogora:




Txakurrerari lotuta, Patxi Martinez de Lizeaga jaunak eta biek "Los intocables. The Galgoak txakurrak dira" filma izan dute hizpide.



Landerrek susmatu al zuen filmaren hasieratik "The Galgoak" txakurrak zirela?




Landerrek behin eta berriro erakutsi digu sekulako abilezia duela edozein galderari erantzuteko, baina ume baten galderari ez dio erantzunik topatu:




Gainerakoan, mami handiko kontuak ere izan ditugu hizpide. Hona hemen Landerrek esandako batzuk:

- "Preso politiko ohia naiz, eta hiru preso politikoren senidea naiz: aita preso politikoa izan zen, arreba ere bai, eta anaia da. Presopolitikagintzan eskarmentu handia daukat, zoritxarrez".

- "Ni idazle petoa sentitzen naiz. Literaturak zerikusi handia du psikologiarekin, noraino sartzen zaren pertsona baten psikologian eta noraino ezagutzen duzun gizakiaren enigman sakotzea".

- "Idazlearen ofizioa ez dago Euskal Herrian. Nik esateko idazlea naizela ofizioz, egon beharko nuke idazten literatura bakarrik eta etxeko hozkailua betetzeko adina izan, eta hori ez daukat nik, eta ez dauka inork Euskal Herrian".

- "Ez det sentitzen nire iritziak jendearengan eragina duenik. Benetan horrelakoa naiz: etxean, lanean... Iruditzen zait gauzak esan egin behar direla. Eta hori, niretzat, hori balio handiko gauza bat da".

- "Oraintxe hiru sinopsi ditut buruan, eta, egia esateko, borrokan nabil hirurekin. Agian, nola nire printzipioei pixka bat uko egin diedan, hiruretako alaiena hartuko dut. Alegia, "Gerra txikiaren" bigarren zatia gerorako utziko dut".  



Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiko webgunean mp3an duzue, bai on line entzuteko, bai jaisteko.

Agur eta umore, Lander! Izan ahuntza!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
 


******************************************************************************

"Ongi etorri Katxonderstanera!" bi ostegunetik behin emango dugu Oiartzun Irratian. Informazio gehiago, hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina