Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/10/23

Kattalin Miner bollera politikoa bisitan etorri zaigu, baina ez digu bollorik ekarri


Kattalin Miner bollera politikoa izan dugu bisitan Katxonderstango Errepublikan (elkarrizketa osoa hemen, mp3an). Ez digu bollorik ekarri, eta argazkian eskuetan duen zera hori aduanan konfiskatu diote.

Segituan konturatu gara bollera politikoa izateak ez duela zerikusirik bolloekin, baina ez gara izan nahasi garen bakarrak. Izan ere, ezjakintasun handia dago gai horretan. Hauexek entzuleek utzitako mezu batzuk:



Patxi Martinez de Lizeaga jaunak ere ez du behar den bezala ulertu "bollera" kontzeptua; hobeto ulertzen du "boyera" kontzeptua. 



Kattalin Minerrek bolloak ez, baina ezkontzarako gonbidapena bai, hori ekarri digu besapean.



Azken hiru lerro horiei buruz Patxi Martinez de Lizeagarekin ika-mika izan du Kattalinek. 




Kontzeptu berri ugari ikasi ditugu Kattalinekin; adibidez, "autodefentsa umoristikoa".



Gainerakoan, pentsatzen duenaren kontrakoa esaten jarri dugu, eta, jolasak jolas, gauza mamitsu ugari esan ditu:

- "Gure ustez, lesbianismoa ez dago lotuta sexu praktika jakin batzuekin: ordena heteropatriarkaletik at dagoen kokapen politikoa da. Ordena heteropatriarkala kolokan jartzen duenez, badu esanahi politiko bat".

- "Konturatu ginen oso alegorikoak ginela gure artean gaudenean, baina, gero, jendeaurrean oso serio jartzen ginela. Horregatik, opari moduan diseinatu genuen "Bollera da bide bakarra" hitzaldia".

- "Komunera joaten gara generoa eraikitzera: komunak dira gizartea antolatzeko paradigma bat".

- "Heterosexualitatean askoz paradigma itxiagoan bizi dira: ezagutu, elkarrekin bizitzera joan, ezkondu eta umeak eduki. Hori ez da hain itxia homosexualitatean".

- "Abortuaz hitz egiten dugunean, gorputzen erregulazioaren aurka hitz egiten dugu: gorputz askeez hitz egin nahi dugu".

- "Galladonen lege egitasmoari esker, jende pila bat aktibatu da. Gallardón, eskerrik asko".   




Sarean erraz aurkitzeko moduko erreferentzia batzuk ere utzi dizkigu:

- "Bollera da bide bakarra" hitzaldiaren bideoa

- "Generoa eta zaborra, pixa egin/kaka egin. Maskulinoa/Femeninoa". Beatriz Preciadoren artikulua.

Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiko webgunean mp3an duzue, bai on line entzuteko, bai jaisteko.

Agur eta umore, Kattalin! Izan ahuntza!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina