1997an, Deep Blue ordenagailuak Gary Kasparov munduko xake txapeldunari irabazi zion.
Konparazioak gorrotagarriak dira. Hau ere bai?
Oraingoz, dakigun bakarra hau da: Maite Bergara eta Irati Mendizabal IMB enpresako ingeniariek diseinatu duten robota gai izan da bat-bateko bertsoa botatzeko, arazo tekniko batzuk izan dituen arren.
Ingeniariek emandako azalpenak eta robotaren bat-bateko bertsoa Euskal Irratian eman ditugu, "Hitz eta Putz" saioan. Entzun nahi baduzue, hemen aukera:
OHARRA: IMB enpresak ez digu utzi robotaren argazkirik ateratzen.
Robota eta bertsogintza lantzeko, beste ekimen batzuk ere izan dira. Azkenekoaren berri Manex Agirrezabalek eman digu, eta aho bizarrik gabe hitz egin digu: "Konputagailuek bertsoak modu naturalean sortzea lortuko dute". Kontraesana? Fizkioa? Ametsa egia bihurtua? Interesgarria oso unibertsitatea.net-en egin dioten elkarrizketa.
Adibidez, robotak bertsotan aritu ziren EHUren Ibaetako kanposean, Irutxuloko Hitzaren bideo honetan ikusten denez:
Donostiako Informatika fakultatean, bertsolari gazteak robotaren aurka aritu ziren bertsotan, EITBko bideo honetan ikusten denez.
Xare azokan, EHUko robotika eta sistema autonomoak taldeak emandako erakustaldia ere erreferentzia da. BerriaTBren bideo honetan, ordenagailu bat bertsotan ere ikus dezakegu:
Egiaz edo gezurraz harago, teknologiaren aurrerapenak daude.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kittoAlbiste hau gustuko izan baduzu, beste hau ere irakurri/entzun ditzakezu:
- Hona hemen Bertso Sprint: Telefono bidezko bertsolaritza zerbitzua (2013-06-24)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat