Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/10/14

Aurrerantzean Baionari Magnifique esan beharko diogu


Frantziako Gobernuak irabazi egin du Baionako Herri Etxearen, Ziburuko Herri Etxearen eta Zuberoako Herri Elkargoaren aurkako epaiketa, eta aurrerantzean hiru toki-izen ofizialak hauek izango dira: Magnifique (orain arte Baiona), Zi-tête (orain arte Ziburu) eta Vous-chaleur (orain arte Zuberoa).

Frantziako Gobernuak salaketa jarri du hiru toki-izenek ez dutelako Matignon Legea betetzen. Matignon Legearen arabera, Frantziako toki-izenetan soil-soilik frantsesa erabil daiteke.

Epaileek ebatzi dute hiru erakundeek ez dutela betetzen Matignon Legea, hiruretan euskarazko hitzak ageri zirelako:

- Baiona: "bai" eta "ona"
- Ziburu: "buru"
- Zuberoa: "zu" eta "beroa"

Hori gutxi balitz bezala, epaian zehaztu dutenez, jendarmeek 200 euroko isunak jarriko dituzte toki-izen ofizial berriak erabiltzen ez dituztenei. 

Epaiketa Pauen izan da, eta tentsio handiko uneak bizi izan dira, eta zuzeneko emankizuna tupustean eten behar izan dugu. 

Halaber, Katxonderstango Errepublikatik salatu behar dugu euskal hedabideek auzibideari egindako boikota. Soil-soilik Euskal Irratiek eman dute txapelketaren berri: Martin Kitto berri-emaleak zuzen-zuzenean eman du finalaren berri "Hitz eta Putz" saioan.

Gustua baduzue, epaiketan gertatutako guztia hemen entzun dezakezue. Iraupena: 06:43.




AZKEN ORDUA! Oiartzun Irratitik jakinarazi digute ez dutela legea beteko. 



Eskerrak beti dagoen norbait protesta egiteko prest dagoena.



Egiaz edo gezurraz harago, Frantziako Gobernuaren hizkuntz politika absurdoa dugu.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 

Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hau ere irakurri/entzun ditzakezu:

- Martxelo Otamendik irabazi du Euskaraz Azkar Hitz Egiteko Txapelketa.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina