Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/09/30

Martxelo Otamendik irabazi du Euskaraz Azkar Hitz Egiteko Txapelketa


Faborito nagusia bera zen, eta ez du kale egin: Martxelo Otamendik Euskaraz Azkar Hitz Egiteko Txapelketako finala irabazi du, Ilaski Serranori gailenduta.



Nolanahi ere, txapelketako albiste nagusia ez da hori izan, Kanboko Txomin Drudrutiri gertatutakoa baizik. Kanbokoa goizeko saioan aritu da, eta hitza hartu eta gutxira entzuleak txistuka hasi dira.

Hona hemen gertatutakoa:



Izan ere, Ipar Euskal Herrian "azkar hitz egitea" oihuka edo ozen hitz egitea da, baina entzule gehienak Hego Euskal Herrikoak ziren, eta eurentzat "azkar hitz egitea" bizkor edo fite hitz egitea da, eta hortik gaizki-ulertuak.

Katxonderstango Errepublikatik salatu behar dugu euskal hedabideek txapelketari egindako boikota. Soil-soilik Euskal Irratiek eman dute txapelketaren berri: Martin Kitto berri-emaleak zuzen-zuzenean eman du finalaren berri "Hitz eta Putz" saioan.

Gustua baduzue, finalean gertatutako guztia hemen entzun dezakezue. Bi aukera daude: on-line entzutea edo mp3an jaistea. Iraupena: 10:43.

Txomin Drudrutiri gertatutakoak askori gogorarazi digu Xalbadorri 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian gertatutakoa.






Horregatik guztiagatik, Txomin Drudruti Katxonderstango Errepublikako seme kuttun izendatu dugu irailean.

Egiaz edo gezurraz harago, Hegoaldetarrak eta Iparraldetarrak ditugu.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 

Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hau ere entzun/irakur dezakezu:

- Aurrerantzean Baionari Magnifique esan beharko diogu.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina