Egingo al dute azaroaren 9an galdeketa/kontsulta/erreferenduma? Eutsiko al diote erronkari, nahiz eta Espainiako auzitegiek atzera botatzeko agindu? Zer gertatuko ote da? Ba al dago korapilo hori askatuko duenik?
Galdera asko eta erantzun gutxi dago oraingoz, baina nik gaurkoan Pere Cardus Kataluniako kazetariak proposatutako irtenbide umoretsu bezain irudimentsuari heldu nahi diot.
Izan ere, Perek umorean oinarritutako irtenbidea aurkitu dio Kataluniako kontsulta, erreferendum, galdeketa edo dena delakoaren auziari. Perek "Tu ja m'entens" formula proposatu du. Nik "Badakizu" erabili dut euskarazko itzulpenean.
Hona hemen irtenbidea:
[Kataluniako] Gobernuak edo Parlamentuak kontsulta egin dezake, baina soilik bere eskumenekoak diren gaiei buruz. [..] Hortaz, lege horiekin, ezin duzu zuzenean independentziari buruz galdetu.
[Horren aurrean] "Badakizu" formula erabil dezakegu. [...] Hauxe da ideia: Gobernuaren eskumenekoa den gai bati buruzko kontsulta egitea. Adibidez, erlezaintzari buruzkoa. Gero, adostuko genuke galderen erantzunak abenduaren 12ko akordioaren berdinak izatea. Hau da, galdera hau izan liteke: "Nahi al duzu Gobernuak aurreikusitako neurriak indartzea Asiako liztor harrapakaria hiltzeko?". Eta "Bai" erantzuten baduzu, bigarren galdera: "Nahi al duzu neurri horiek 2014. urtea amaitu aurretik hartzea?". Asiako liztorrari buruzko kontsultaren kanpainan, hipotesi politiko bakoitzak aukera emango luke berea defendatzeko.
[Pere Cardús, "La fórmula secreta per a esquivar l'embat espanyol i fer la consulta el 9-N", Villaweb, 2014-08-28.
Jatorrizko testua katalanez dago. Itzulpena nirea da.]
Metaforen bidezko kontsultak egitea al da irtenbidea? Zergatik ez?
Albisteari azken ukituak ematen ari nintzaiola, Gernikako Arbolari gertatutakoaren berri izan dut. Hona hemen, puska batean, EITB.com-en zer esan duten:
"Gernikako Arbola baldintza berezietan dago. Ontzi batean dago. Beraz, sustraiak ezin ditu hedatu."
Gu ere hasi gara politikari buruz metaforen bidez hitz egiten? Eta gu ere metaforen bidezko kontsultak egiten hasiko bagina?
Gernikako Arbolaren metaforari jarraiki, hau egokia izan liteke, Euskal Herriko esparru juridikoen arteko loturak bultzatzeko:
Aukera eman nahi diozu Gernikako Arbolari ontzitik atera eta sustraiak zabaltzeko? GOGOKOA: Ez BERTXIOTU: Bai #Badakizu #EHsurrealista
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 11, 2014
Esnearen metafora nazionala probestuz, herritarren nazio atxikimendua zein den galdetu nahi badugu, hau galde dezakegu: "Zer nahiago duzu, Euskal Herria esnea edo España esnea?". Ion Lizarazu @Ionliz txiolariak mota horretako galdera proposatu du Twitterren:
Ze tomate erosiko ditugu?
GOGOKOA: “Producto de España"
BERTXIOTU: “Eusko Label "
#Badakizu #EHsurrealista
— Ion Lizarazu (@Ionliz) September 11, 2014
Eta horrekin izan dugu zer esana:
@Ionliz Urkulluk erantzungo luke "Producto de España, con Eusko Label". Hori bai, diskrezioz.
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 11, 2014
@martin_kitto España Label
— Ion Lizarazu (@Ionliz) September 11, 2014
Adibidez, Abiadura Handiko Trena diru publikoz finantzatu behar dugun erabakitzeko, zer galdera egin dezakegu? Badakit!
Zer iruditzen hau: "Osakidetzak/Osasunbideak eiakulazio/isurketa azkarra bultzatu beharko lukeela uste duzu?".
Bueno, beste batzuk ere bururatu zaizkit. Zuen esku metafora "gai politiko" jakin batekin lotzea.
Eserleku honetan, non eseriko zinateke?
BERTXIOTU: Ezkerrean
GOGOKOA: Eskuinean
#Badakizu #EHsurrealista pic.twitter.com/DwH5uEzZPF
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 11, 2014
@jozulin Urkullu jauna, ez diezu ertzainei agindu behar eserlekua erretiratzeko? Zatikatzailea eta ilegala da! #Badakizu #ehsurrealista
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 11, 2014
Pelikulei buruz ere galdetu dezakegu:
Ze film nahiago duzu? GOGOKOA: “El rey“ BERTXIOTU: “La República perdida " #Badakizu #EHsurrealista
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 11, 2014
Janzkerari buruz ere bai...
Euskal Herria frakarik gabeko lurralde izendatzearen alde zaude?
BERTXIOTU: Bai
GOGOKOA: Ez
#Badakizu #EHsurrealista
http://t.co/suSxMIsjgp
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 11, 2014
Halako galderak proposatzeko, Twiter erabiltzea gomendatzen dizuet. Traolak #badakizu #EHsurrealista. Bururatu zaizu ezer? Hauei bai!
Ze izen jarriko diozu zure semeari?
GOGOKOA: Francisco
BERTXIOTU: Patxi
#Badakizu #EHsurrealista
— Ion Lizarazu (@Ionliz) September 11, 2014
@martin_kitto 'k'-rekin abstentzioa, 'c'-rekin baliogabea.
— Ion Lizarazu (@Ionliz) September 11, 2014
Egiaz edo gezurraz harago, Gora EH surrealista!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kittoArtikulu hau jatorriz Barretartia webgunerako idatzi dut. Barretartian beste hauek ere idatzi ditut:
- Eta España esnea sortuko balitz?
- Mikel Españan dabil... Eta Miguel Euskal Herrian
- Separatista edo konstituzionalista zara?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat