Opor giroan sartuta gauden arren, Katxonderstango Errepublikako seme-alaba kuttunen izendapenak ez du etenik.
Lehenengo eta behin, gogorarazi nahi dugu saria lortzeko hiru baldintzak zein diren:
- Ezohiko gauza bat egitea
- Egindakoa katxondeoz egitea
- Eta barrea eragitea
Horrenbestez, uztaileko Katxonderstango Errepublikako alaba kuttunak TURKIAKO EMAKUME IRRILARIAK dira.
Izan ere, Bulent Arinc Turkiako lehen ministroordeak adierazi zuen emakumezkoek ez dutela jendaurrean barre egin behar. Adierazpenok ustelkeria moralari buruzko diskurtso baten baitan bota zituen.
Horri erantzuteko, Turkiako emakumeak Twitterren eta Instagramen euren argazkiak jarri dituzte. Nola? Bada, barre egiten, jakina!
Twiterren hiru traola hauek ari dira erabiltzen:
- #kahkaha: barrearen onomatopeia turkieraz, euskarazko onomatopeiaren antzekoa.
- #direnkahkaha: erresistentziaren barrea. Irrisistentzia?
- #direnkadin: erresistentzian dabiltzan emakumeak.
Hona hemen Twitterren bildutako irrilari batzuk:
#kahkaha sorridiamo con voi pic.twitter.com/JcvkdjdNHY
— marianna abbate (@MariannaAbbate) July 30, 2014
sayenizde önüne "diren" koymadığımız kelime kalmayacak. yeter be! #direnkahkaha #direnkadin #direnakılsağlığı pic.twitter.com/fNXFpH1NWT
— deladra (@deladra) July 30, 2014
Anneanne anne torun üç kuşak örgüt kurarak şuursuzca #kahkaha atıyrlar @bulent_arinc @YrGngelopoulos @enveraysever2 pic.twitter.com/RYhOmSB041
— Duygu Halis (@DuyguDh) July 29, 2014
Laughing with you! Keep on smiling: we don't need sadness to seem serious #kahkaha #direnkahkaha #prowomenrights pic.twitter.com/vHojCn7Vo8
— Silvia Pevato (@SilviaPevato) July 30, 2014
Arinca inat #direnkahkaha @begumnanc pic.twitter.com/XImn3e1Iy6
— Meri ✌ (@merikelleci) July 28, 2014
Bu #kahkaha da benden #BülentArınc 'a gelsin :)) pic.twitter.com/x4SuuCenTZ
— nilüfer çapulcu☾✰ (@Vischnenil) July 29, 2014
#kahkaha #womenLaugh #freedom @aschytte @IngridRosland #Turkey #latter #latterlig pic.twitter.com/4OvLAeLsck
— Tanja Clifford (@TanjaClifford) July 30, 2014
#kahkaha pic.twitter.com/aoiAROsfht
— Özge Çelik (@ozgecelik___) July 28, 2014
Biba zuek! Nik ere, zuekin bat egin nahian, argazki hau atera diot neure buruari:
Egiaz edo gezurraz harago, Gora irrisistentzia!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
Artikulu hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur/entzun ditzakezu:
- Apaiz bat izendatu dugu Katxonderstango seme kuttun (2014-05-06)
- Martxoko Katxonderstango seme-alaba kuttunak Durangon daude (2014-04-01)
- Noentiendotarrekin euskaraz (VI): telefonoz ere, irrisistentzia eta pazientzia (2014-02-11)
- 2013ko Katxonderstango seme kuttuna Joxe Rojas da! (2014-01-09)
- Katxonderstango 2012ko seme kuttuna Johnny izan zen (2013-12-23)
- Lukás Nový, zuk irekiko diguzu bidea karnetean txapelarekin ateratzeko (2013-08-28)
- Martxoko Katxonderstango seme-alaba kuttunak Durangon daude (2014-04-01)
- Noentiendotarrekin euskaraz (VI): telefonoz ere, irrisistentzia eta pazientzia (2014-02-11)
- 2013ko Katxonderstango seme kuttuna Joxe Rojas da! (2014-01-09)
- Katxonderstango 2012ko seme kuttuna Johnny izan zen (2013-12-23)
- Lukás Nový, zuk irekiko diguzu bidea karnetean txapelarekin ateratzeko (2013-08-28)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina