Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/08/28

Maixol Arregi, ETB1en azken mohikanoa



Ikusi duzu ETB1 azken egunotan? Zuk ere ez? Bada, Edorta Agirrek  "ETB1eko programazioa egun hauetan" artikuluan agerian utzi du ez duzula gauza handirik galdu.
Edortarena irakurrita, Maixol Arregirekin akordatu naiz, Maixol izango baita ETB1ek izango duen azken ikuslea.
Hausnarketa 2010ekoa da, eta testuingu hartan sortua bada ere, interesgarria iruditu zait hainbat ideia gogoraraztea.

********************************************
Maixol Arregi, ETB1en azken mohikanoa

Maixol Arregik ez du uste gero eta telebista digital gehiago edukitzeak ETB1en gainbeheran eraginik duenik.

Maixol Arregik ez du uste ETB2k ETB1i zuzeneko konpetentzia egiten dionik eta ikusleak kentzen dizkionik.

Maixol Arregik uste du ETB1ek ez duela zertan aldatu ez edukirik, ez katearen eredua bera.

Maixol Arregik uste du eztabaida politikoak gardentasun osoz ematen direla ETB1en, guztien partaidetzarekin, alderdikeriarik gabe.

Maixol Arregik uste du ETB1eko buruek bereak eta bi egiten dituztela katea aurrera ateratzeko.

Maixol Arregik ez du uste EITBren buruan noentiendotarrak daudenik.

Maixol Arregik uste du supermerkatuan, unibetsitatean, institutuan, tabernan edo lantokian ETB1en ikusitakoa dela solasaldietako gai nagusia.

Maixol Arregik uste du ETB1 euskaldunen telebista maitea dela; batez ere, ikastolakumeena.

Maixol Arregik ez du uste ETB1en aurkako boikot inpliziturik dagoenik.

Maixol Arregiri “martzianokeria” iruditzen zaio Aingeru Epaltzaren hausnarketa hau: "Euskaldun anitzendako «deus interesgarririk eskaintzen duen katea» da gaur egun ETB1. Ez da (erabat) egia, baina bai erro sakonak dituen irudipena". ["Mugaldekoak", Aingeru Epaltza, 2010-06-01]. 

Maixol Arregik ez dizkio bere buruari galdera hauek egiten: Nora goaz ETB1ekin? Nora daramate? Nora daramagu?

Kontua da martxa honetan Maixol Arregi izango dela ETB1eko azken mohikanoa; hau da, ETB1eko ikusle bakarra.

Badaezpadako oharra: Maixol Arregi alegiazko izena da.
*******************************************
Egiaz edo gezurraz harago, azken mohikanoak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 


Argibideak

Hausnarketa lehenengo aldiz Oiartzun Irratian zabaldu nuen (2010-10-18). Gerora, beste toki batzuetan ere argitaratu nuen; Tolosaldeko Euskararen Semaforoan eta Zuzeun, kasu.

Eta artikulu hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur ditzakezu:

- ETB1en txiste bat egin dutela Ortega Larari buruz? (2014-03-26)

- EITBko langile athleticzaleak protesta ekintzak egiten hasi dira Realari ematen dioten tratuagatik (2013-09-02)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina