Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/08/25

Hiri kondairak Euskal Herrian: Info7 irratirako bilduma (audioak)


Uda honetan, Info7 irratian aukera eman didate "Euskal leienda/Mito urbanoei/Hiri kondairei" buruz jarduteko. Hamabost minutu inguruko hiru saiotxo izan dira, "Karelean" saioaren barruan.

Lehenengoan, drogei eta substantzia xelebreekin lotura duten pasadizoei buruz jardun dut: "Canival" droga, edarietan botatzen diren drogak (Katxondina eta burundanga, kasu) eta abar.  

Lehenengo saioa hemen duzue entzungai.

Bigarrenean, Euskal Heriko toki jakin batzuetan gertatu omen diren pasadizoei buruz jardun dut. Besteak beste, hauek aipatu ditut: Oliteko errumaniarrena, Donostiako goi mailako jatetxeetakoa, Gasteziko hilerrikoa eta Eibarko pintadarena.

Bigarren saioa hemen duzue entzungai.

Hirugarrenean, deigarrienak iruditu zaizkidan kondairak bildu ditut; esate baterako, "euskal" euroarena, uzkitik edozein motatako objektuak sartzen dituztenena eta Deustun gertatutakoa (edo, hobeto esateko, EZ gertatutakoa). 

Hirugarren eta azken saioa hemen duzue entzungai.

Eskerrik asko Info7 irratiari nirekin akordatzeagatik, eta, bereziki, Oinatz Aizpururi. Estimatuta dago.

Egiaz edo gezurraz harago, hiri kondairak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 



Eskaera

Baten batek hiri kondairarik kontatzen badizu edo edozein bidetatik halakorik iristen bazaizu, bidali mezua posta elektronikoz martinkitto3@gmail.com helbidera edo Twitter bidez @martin_kitto helbidera. 

Gainerakoan, Twitterren #hirikondairak erabiltzen dut.

Estimatuko dizut istorioen berri ematea.

MK



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina