Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/07/25

Drogei buruzko hiri kondairak


Info7 irratian aukera eman didate "Euskal leiendei/Mito urbanoei/Hiri kondairei" buruz jarduteko. Hiru kolaborazio motz izango dira, eta lehenengoa drogei eta substantzia xelebreei buruzkoa izan da.

Lau gai hauek izan ditugu hizpide:

- "Canival" droga edo gizakiaren haragia jatea eragiten duen droga. Uda honetan bolo-bolo dabil droga horren kontua. Ibizan zabaltzen ari omen da, eta drogaren efektuetako bat gizakia jatea omen da. Egia? Gezurra? Nondik dator gizajaleen mitoa?

- "Edari magikoak". Zigarroaren errautsak edari alkoholdunetara bota eta gehiago jotzen omen du edariak, kafearen edo garagardoaren aparra edateak bularrak handitzen du... Badakizue besterik? Probatu duzue inoiz halako nahasketarik? Zein dira egiak? Zein gezurrak?

- Katxondina: aurreko batean ere hizpide izan dugu "droga" hori. Berehalako afrodisiakoa omen da, edarietan diluituta kontsumitzen dena. Ba al da benetan halakorik?

Gustua baduzue, drogei buruzko euskal pasadizoei buruzkoa INFO7 irratiaren webgunean duzue entzungai.

Egiaz edo gezurraz harago, hiri kondairak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 




Artikulu hau gustuko izan baduzu, hauek ere irakur ditzakezu:


- Hiri kondairak Euskal Herrian (V): Katxondina (2014-07-03)

- Hiri kondairak Euskal Herrian (IV): errumaniar arriskutsiak perfumez armaturik (2013-11-20)

- Hiri kondairak Euskal Herrian (III): alkoholemia kontrolak oinezkoei (2013-10-09)

- Hiri kondairak Euskal Herrian (II): Umeak bahitzen dabiltza (2013-10-03) 

- Hiri kondairak Euskal Herrian (I): GORA ETA BEHERA GABILTZA (2013-08-11)


 
Eskaera

Baten batek hiri kondairarik kontatzen badizu edo edozein bidetatik halakorik iristen bazaizu, bidali mezua posta elektronikoz martinkitto3@gmail.com helbidera edo Twitter bidez @martin_kitto helbidera. 

Estimatuko dizut.

MK



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina