Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/06/11

Patxi Lopez "Patxipalabran"!


Joan zaigu maiatza, eta iritsi zaigu Katxonderstango seme/alaba kuttuna izendatzeko garaia.

Sariduna nor den aipatu aurretik, gogorarazi egingo dugu saria lortzeko hiru baldintzak zein diren:

- Ezohiko gauza bat egitea


- Egindakoa katxondeoz egitea


- Eta barrea eragitea


Horrenbestez, martxoko Katxonderstango Errepublikako seme kuttuna PATXI LOPEZ da, "Pasapalabra" saioan egindako erakustaldiagatik. Honatx saioaren zatia:





Gainerakoan, maiatzean izan dira aipamen berezia merezi izan dutenak. 


1. aipamen berezia Zaldieroari eta Oier Aranzabali (@zerdionk), hau "margotzeagatik":





2. aipamen berezia Mirari Martiarenari (@MiraririMirari) eta Aiorari (@probatxoa) txiste txar bera Twitterren zabaldu dutelako:



3. aipamen berezia Anjel Errori (@angelerro), Ana I. Moralesekin ex aequo (@AnaisNi), esku pilotari eman dion kutsu sexualagatik: 


Ana I. Moralesi, Jane Austenez euskaraz maitemintzeren plazeraz gain, Abel Barriolak berriki bota duen ondoko esaldi honen berri edukitzea zor diot: "Lagunekin ere aldageletan sekula baino gehiago ari naiz disfrutatzen". Esaldi zentzu bikoak, zeinean bi zentzuetako bat sexuala baita, izugarri ugaritzen ari dira kirol sailean.



4. aipamen berezia EGF and the city aldizkariari, argazki deigarri hau egiteagatik:






Horrenbestez, irekita dago ekaineko Katxonderstango seme/alaba kuttuna izateko hautagaiak aurkezteko epea.


Saria merezi duen norbaiten berri baduzu, bidali mezu bat. Hiru modu dituzu:

- Posta elektronikoz: martinkitto3@gmail.com

- Twiterrez: @martin_kitto

- Facebook bidez: Gora Katxonderstan!

 

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea. 

Artikulu hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur/entzun ditzakezu:


 

- Martxoko Katxonderstango seme-alaba kuttunak Durangon daude (2014-04-01)

 

- 2013ko Katxonderstango seme kuttuna Joxe Rojas da! (2014-01-09)













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina