Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/06/25

Ollarzun? Diazun? Oyarzún? Ez! Herriaren izena OIARTZUN da!



Astelehen goiza Oiartzungo bulego batean. Telefonoak jo du:

Ni: Bai?

Hura: [Dena parrastan, etenik gabe eta makina bat bailitzan] 
Lecomunicoqueestallamadavaasergrabadapara...

Ni: Bai? Nor da?

Hura: [Berriro ere berdin] 
Lallamodelaempresaconsultoraxxxparahacerleunaofertadelanzamientoque...

Ni: Ez dizut ulertzen. Oso azkar hitz egiten duzu.

Hura: Estamos llamando a teléfonos de San Sebastián...

Ni: Baina hau ez da San Sebastián.

Hura: Bueno, es que, también estamos llamando a los alrededores de San Sebastián. Por ejemplo, eso es DIAZUN, ¿no?

Ni: [Erabat harrituta] ¿Cómo?

Hura: Eso es DIAZUN, ¿no?

Ni: DIAZUN ez, OIARTZUN.

Hura: Ah, es que lo he leído mal...

Hamaika gauza entzuteko jaio gara! Noentiendotarren noentiendotarkeriak...

Nolanahi ere, ez da lehenengo aldia herri horren izenarekin antzeko katramila sortzen dela.

Egoera xelebre batzuk bildu ditut hemen.

Hona hemen janaria etxera eramaten duen establezimendu baten kartela:

Argazkia Urtzi Argibayk helarazi dit (@uargibay)

Beste hauek, berriz, konponbide erraza aurkitu diote. Konponbide elebiduna?


Donostiako Ijentea kalean ateratako argazkia.



Zuri antzekorik gertatu zaizu herriko izenarekin edo beste ezerrekin? Idatzi post honen erantzunetan edo bidali zure anekdota posta elektronikoz (martinkitto3@gmail.com). Twitterren #noentiendotarrak eta #noentiendotarra ere sortu ditugu.


Egiaz edo gezurraz harago, noentiendotarren noentiendotarrismoa dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto


Pasadizo hauek gustuko izan badituzu, beste hauek ere irakur ditzakezu:

- Noentiendotarrekin euskaraz (V): "Bai, bai" ez da "Bye, bye" (2014-06-09)

- Noentiendotarrekin euskaraz (IV): Menua euskaraz nahi dugu (2013-10-21)

- Noentiendotarrekin euskaraz (III): Pasadizo barregarri gehiago (2013-10-06)

- Noentiendotarrekin euskaraz (II): Pasadizo barregarri batzuk (2013-09-05)

- Noentiendotarrekin euskaraz (I): Banketxera deitzea (2013-07-10)

- Noentiendotarren dekalogoa (2013-05-28)





 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina