Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/06/03

Juan Carlos Borboikoa hiru aldiz, hiru, egon da Katxonderstanen!


Hiru aldiz, hiru, izan da Juan Carlos Borboikoa gure saioetako protagonista nagusia. Hori bai, hemen, badaezpada, bi baino ez ditugu jarriko.

1. Laura Mintegiri telefonoz deitu zion

Laura Mintegi Oiartzun Irratian hizketan ari zitzaigula, dei bat jaso genuen irratian. Nor zen? Juan Carlos Borboikoa! Telebista bidez Gabonetan zabaltzen duen mezuari boikota egin izana leporatu zion Mintegiri. Entzun, entzun:



  

2. Xabier Mikel Errekondorekin euskaraz hitz egin zuen

Egunotan hamaika tokitan entzun dugu Juan Carlos Borboikoak Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko ordezkariarekin izandako elkarrizketaren gorabehera. 

Errekondok, gurean egon zenean, onartu zuen ustekabean hartu zituela Borboiaren haren lehenengo hitzak. Badakizue zergatik? Euskaraz hitz egin ziolako! Eta ez hark bakarrik!




Beste kontu bat da Errekondok kartera haren etxean utzi zuela, eta... Bueno, entzuteko elkarrizketa osoa entzun beharko duzue. Entzun edo jaitsi nahi baduzue, sakatu hemen.

Egiaz eta gezurraz harago, monarkikeriak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea. 


Martin Kitto


Horiek gustuko izan badituzu, beste hauek ere entzun ditzakezu:


- Xabier Mikel Errekondok gure galdera petralak erantzun ditu (2014-01-15)

- Mikel Espainian dabil... Eta Miguel Euskal Herrian (2014-01.24)






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina