Ekainean inoiz baino hautagai gehiago izan ditugu Katxonderstango seme/alaba kuttun izendatzeko, baina, azkenean, etxean geratu da saria.
Nolanahi ere, sariduna nor den aipatu aurretik, gogorarazi egingo dugu saria lortzeko hiru baldintzak zein diren:
- Ezohiko gauza bat egitea
- Egindakoa katxondeoz egitea
- Eta barrea eragitea
Horrenbestez, ekaineko Katxonderstango Errepublikako seme kuttuna URTZI ARGIBAY da. Urtzik utzi berri du Oiartzun Irratia, eta, diotenez, Mikel Markezekin kantu sorta bat prestatzen ari da. Eta kantuek goiko hiru baldintzak betetzen dituzte. Honatx froga zientifikoa:
Zorionak Urtzi (eta Mikel Markez)!
Urtziren omenezko irratsaioa ekainaren 27an egin genuen, eta Oiartzun Irratian duzue entzungai.
Urtzi Argibay: burua bai, eta txapela ere bai!
Gainerakoan, ekainean beste hauek aipamen berezia merezi izan dute.
1. aipamen berezia @Kapittanttan txiolariari, euskararen jatorriaren eta "EUP!" espresioaren misteriyuak argitu dizkigulako. Hona hemen txioz txioko azalpena:
Gaur, beste misterio bat argituko dut: euskararen mendez-mendeko iraupena.
— Kapittanttany VI (@Kapittanttan) June 17, 2014
Eta, bidenabar, agurtzeko erabiltzen dugun EUP! entzutetsuaren jatorria azalduko dut.
— Kapittanttany VI (@Kapittanttan) June 17, 2014
Zein da euskarak mendez-mende iraun izanaren zioa? Laburbiltzeko, honela deitzen diot: EUP, hau da, Erabateko Umedade Pairaezina.
— Kapittanttany VI (@Kapittanttan) June 17, 2014
Ohartzen bazarete, kriston umedadea dagoen bazterretan iraun du euskarak. Izan ere, inbasoreek jasan ezin zuten umedadea. #EUP!
— Kapittanttany VI (@Kapittanttan) June 17, 2014
Nonbait, Amazonasen adina umedade dago hemen, eta maiz haundiagoa. Hain zuzen ere, horregatik iraun dute indigenek han. #EUP!
— Kapittanttany VI (@Kapittanttan) June 17, 2014
Gure arbasoek umedade puto hau aukeratu zuten, leku lehorragoetarantz abiatu beharrean. Orduan sortu zen EUP! agur-hitza: animo berba bat.
— Kapittanttany VI (@Kapittanttan) June 17, 2014
Elkarri animoak emateko eta gogorarazteko bertan geratu izanaren motiboa: EUP! Erabateko Umedade Pairaezina!
— Kapittanttany VI (@Kapittanttan) June 17, 2014
Esanez bezala: "Umedade puto honi esker iraunen dugu. Inbasoreek ezin izanen baitute pairatu. EUP!"
— Kapittanttany VI (@Kapittanttan) June 17, 2014
Azalpenak Kapittanttanyren blogean ere aurki ditzakezue.2. aipamen berezia Isparringiari, berak bakarrik eskaini digulako Gure Esku Dago ekimenaz gehiengo isilak egindako balorazioa. Sakatu hemen eta ikusiko/entzungo duzue.
Bide batez, hausnarketa bat: gehiengo isilak ez al du beti balorazio berbera egiten, gertakizuna edozein delarik ere?
3. aipamen berezia zabalkunde handia izan duen "banderola" hau sortu duenarentzat da.
Baten batek sortzailea nor den badaki, eskertuko genuke guri jakinaraztea. Hartara, merezi duen errekonozimendua egingo diogu.
4. aipamen berezia Yogurinha Borovari, "Maite duzunarekin gozatu" abestiagatik.
Katxonderstanen ere bat egiten dugu Yogurinharekin!
Maite duzunarekin gozatu
Askatasun hegalak zabaldu
Zure nortasuna ez ezkutatu
Barruko gogoa aldarrikatu
Horrenbestez, irekita dago uztaileko Katxonderstango seme/alaba kuttuna izateko hautagaiak aurkezteko epea.
Saria merezi duen norbaiten berri baduzu, bidali mezu bat. Hiru modu dituzu:
- Posta elektronikoz: martinkitto3@gmail.com
- Twiterrez: @martin_kitto
- Facebook bidez: Martin Kitto VI Katxonderstan!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Artikulu hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur/entzun ditzakezu:
- Patxi Lopez "Patxipalabran"! (2014-06-25)
- Apaiz bat izendatu dugu Katxonderstango seme kuttun (2014-05-06)
- Martxoko Katxonderstango seme-alaba kuttunak Durangon daude (2014-04-01)
- 2013ko Katxonderstango seme kuttuna Joxe Rojas da! (2014-01-09)
- Hona hemen 2013ko Katxonderstango seme/alaba kuttun izateko hautagaiak (2013-12-19)
- Katxonderstango 2012ko seme kuttuna Johnny izan zen (2013-12-23)
- Martxoko Katxonderstango seme-alaba kuttunak Durangon daude (2014-04-01)
- 2013ko Katxonderstango seme kuttuna Joxe Rojas da! (2014-01-09)
- Hona hemen 2013ko Katxonderstango seme/alaba kuttun izateko hautagaiak (2013-12-19)
- Katxonderstango 2012ko seme kuttuna Johnny izan zen (2013-12-23)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat