Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/05/06

Apaiz bat izendatu dugu Katxonderstango seme kuttun


Joan zaigu apirila, eta, hilabete bukaera guztietan bezala, hilabeteko Katxonderstango seme/alaba kuttuna izendatu dugu. Hilabete honetan eztabaidak luze jo digu, eta hautagai jainkotiarrak irabazi du saria.
Sariduna nor den aipatu aurretik, gogorarazi egingo dugu saria lortzeko hiru baldintzak zein diren:

- Ezohiko gauza bat egitea


- Egindakoa katxondeoz egitea


- Eta barrea eragitea


Horrenbestez, martxoko Katxonderstango Errepublikako seme kuttuna da... URNIETAKO APAIZA, "bista" ona edukitzeko pistak eman dizkigulako. Mirari Martiarenaren bidez izan dugu haren bberri:




Katxonderstandik zorionik beroenak sarituari.


Gainerakoan, apirilean izan dira aipamen berezia merezi izan dutenak. 


1. aipamen berezia Jesus Egigureni, disparatismoa aldarrikatzeagatik

Hara zer esan zuen: 


"Politiko batek disparate bat esaten duenean, jendeak zer pentsatzen duen jakiten da" 
(Euskadi Irratian, 2014-04-10).


Bide batez, gogorarazi nahi dugu argitu gabe dagoela Egiguren ETAko burua den.


2. aipamen berezia Andoni Tolosa "Morauri", taroteko kartak bota gabe etorkizuna asmatzen duelako.




Abestian argi esan zuen. 

 



Abestia txiolarien aldeko aldarria egiteko ereserkia bihur liteke. 

Eta adi Morauren hurrengo abestiari! Zer iragarriko digu?



3. aipamen berezia The Pistatxos musika(?) taldeari... Ez dakigu nola adierazi. Saria ez dute irabazi nor-nori-nork eta nor-nork ondo bereizteagatik, behintzat.





"Dena gaizki ateratzen ai nau"? Ba, bai. Oso gaizki ateratzen ai zaituzte... Baina biba zuek!

 

Aipamen bereziez gain, epaimahaikideek Euskadi Gaztea salatu nahi dute plajioagatik. 

Hauxe eurena:





Eta esteka honetan gurea: Irrisistentzia eta pazientzia!

Horrenbestez, irekita dago maiatzeko Katxonderstango seme/alaba kuttuna izateko hautagaiak aurkezteko epea.


Saria merezi duen norbaiten berri baduzu, bidali mezu bat. Hiru modu dituzu:

- Posta elektronikoz: martinkitto3@gmail.com

- Twiterrez: @martin_kitto

- Facebook bidez: Gora Katxonderstan!

 

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea. 

Artikulu hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur/entzun ditzakezu:

 

- Martxoko Katxonderstango seme-alaba kuttunak Durangon daude (2014-04-01)

 

- 2013ko Katxonderstango seme kuttuna Joxe Rojas da! (2014-01-09)










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina