Ez genuke egin beharko, baina badaezpada gogorarazi egingo dugu saria lortzeko hiru baldintzak zein diren:
- Ezohiko gauza bat egitea
- Egindakoa katxondeoz egitea
- Eta barrea eragitea
Horrenbestez, martxoko Katxonderstango Errepublikako seme-alaba kuttunak dira... DURANGOKO KURUTZIAGA IKASTOLAKO IKASLE, IRAKASLE ETA GURASOAK, LOMCEren aurkako pankarta honengatik:
Nire ikerketen arabera, Twitterren, Mirtxu (@mirtxu) izan da argazkia zabaldu duen lehenengoa, eta sare sozialetan sekulako zabalkundea izan du.
Katxonderstandik zorionik beroenak sarituei.
Nolanahi ere, martxoan izan dira aipamen berezia merezi izan dutenak.
1. aipamen berezia "pintalari" ezazagunei, seinale alternatiboak "diseinatzeagatik"
Errepideko seinale hau aurkitu dut mendi bide batean. EHko errepidetako errealitatea. #SorkuntzazIrauli @topatuinfo pic.twitter.com/wWoxOfInxj
— Oier Peñagarikano (@itsumustuan) March 17, 2014
Seinale argigarriak, zalantza izpirik gabe.
2. aipamen berezia Iker Laurobari, txiste honengatik
-Zein da txinako hiriburua?
-Pekin
-Peip pa pipapo hipipupua?
— iker Lauroba (@ikerlauroba) March 28, 2014
Aitortu beharra daukat zazpi minutu eta 46 segundo behar izan nituela txistea ulertzeko.
3. aipamen berezia etorkizun handiko bi kazetari gazte-gazteri, Zurutuzari eta Agirretxeri Oiartzun Irratian egindako elkarrizketagatik
Hona hemen galderetako bat, zaleen "ZUru, ZUru" oihuei buruz:
Eta beste bat animoak ematera joateari buruz...
Galdera-erantzun gehiago, hemen.
4. aipamen berezia Katihotsak Logia kultur elkarteari, Joxean´s Hileben film laburragatik
Eskerrak baten batzuek Euskal Herriko historia manipulaziorik gabe erakusten diguten!
Horrenbestez, irekita dago apirileko Katxonderstango seme/alaba kuttuna izateko hautagaiak aurkezteko epea.
Saria merezi duen norbaiten berri baduzu, bidali mezu bat. Hiru modu dituzu:
- Posta elektronikoz: martinkitto3@gmail.com
- Twiterrez: @martin_kitto
- Facebook bidez: Gora Katxonderstan!
- Posta elektronikoz: martinkitto3@gmail.com
- Twiterrez: @martin_kitto
- Facebook bidez: Gora Katxonderstan!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Artikulu hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur/entzun ditzakezu:
- 2013ko Katxonderstango seme kuttuna Joxe Rojas da! (2014-01-09)
- Katxonderstango 2012ko seme kuttuna Johnny izan zen (2013-12-23).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat