Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/04/29

Euskal Herriko geografia berria


Euskal Herriko geografia berria, alfabetoaren arabera ordenatuta. Ikaragarrizko arrakasta izan du, Euskadi Irratira ere iritsi da.

ADUNA: Dunarik gabeko herria, izenak kontrakorik badio ere. 

AIA: Aitari sartzen uzten ez dioten herria, oso gutxigatik bada ere.
ALUEZTIA: Alua gozo-gozo izateko eztia erabiltzen dutenen herria. @_ARKUPE txiolariaren inspirazioz.


AMOROTO: Erdaldunen maitasun hautsia bere baitan duen Bizkaiko herria.

AN(-)DOAIN: Euskal Herriko herririk merkeena, han dena musu-truk delako.
ARAMAIO: Bere baitan ama bakarra onartzen duen herria.

ARAMAIO (bis): Aramari "aio" esan zionetik Aramatik desaneksionatutako herria.

ARRAIOZ: Sushian aitzindari (Dani Irazoki).

ATAUN / A TOWN: Gauza guztiei izena ingelesez jartzen aitzindari ("Hiri Gorrian" irratsaioakoek sortua). 

BAIGORRI: Kolore jakin bat bakarrik onartzen dutenen herria. Gainera, daltonikoak diskriminatzen dituzte.

BAIGORRI (BIS): Daltoniko batek izendatu zuen herri berdea ("Hiri Gorrian" irratsaioekoek sortua).

BAIONA: Euskal Herriko baikorren herria, edozerri "Bai ona!" esaten diotelako.

BAKAIKU: Esne marka baten propaganda ezkutua egiten duen herria.

BARAKALDO: Salda gaztelaniaz bakarrik saltzen dutenen taberna.

BARGOTA: Nafarroako eremu euskaldunean balego Tanta Taberna izena edukiko lukeen herria.

BARRIKA: Harrika hasteko gutxi falta zaienen herria.

BERGARA: Ezker Abertzalearen aldeko herria, izenean bertan Gara egunkariaren aldeko propaganda egiten baitu.

BERMEO: O hutsean ez geratzeko bermerik ematen ez duen herria.
DONAMARIA: Donostia sortu zuen mafiosoaren emazte zen Mariaren domeinua. Katalandarra ote zen emakumea? (Dani Irazoki).

DONOSTIA: Biolentzia erabiltzen zuen mafioso batek sortutako herria (Dani Irazoki).

DONOSTIA (BIS): Mediterraneo itsasoaren ondoan dagoela entzutean, "mala ostian" jartzen direnen hiria. 

Aitu al dek, Denzel?






ERREZIL: Suizidek oso gustuko duten herria, hiltzeko zailtasun handirik ez dagoelako.

ETAIU: Iurretakoen ibilbidea alderantziz egin dutenen herria (Ikus Iurreta).
 
EUSKARA: Euskal Herriaren kontrakzioa, "E-ring" telesailaren arabera.


Halaxe irudikatu zuten Euskal Herria "E-ring" telesailean. 
Iturria: "La noche de...", ETBko saioa.

EZKIO-ITSASO: KIO dorreak baino itsasoa nahiago dutenen herria.

GASTEIS: Iberoek sortutako hiri komertziala ("Hiri Gorrian" irratsaiokoek sortua).

GATIKANO: Eliza katolikoak Bizkaian sortu duen estatu independentea.

GE(I)TXO: Gehiegi hitz egiten dutenen herria ("Hiri Gorrian" irratsaiokoek sortua).

GIZABURUAGA: Gizakiaren burua duen Euskal Herriko herri bakarra.

(H)IRUÑEA: Jattoriz ÑEA-ÑEA-ÑEA izena zuen herria.

(H)IRURA: Jatorriz RA+RA+RA izena zuen herria.

IBARRA: Etengabe mahonesa marka baten propaganda egiten dutenen herria.
IRURITA: Rita izeneko (h)iru emakumek sortutako herria (Dani Irazoki).

ITSASONDO: Euskal Herriko iruzurtien herria, iruzurra herriaren izenean jartzera iristeraino.

IURRETA: Izquierda Unidarekin hasi eta ETArekin bukatu zutenen herria, tartean RR izan zuten arren.

KARRANTZA: Antza denez barre euskaraz egiten dutenen herria.



LAKABE: Lakarik behar ez dutenen herria ("Hiri Gorrian" saiokoek sortua).

LAPURDI: Herrialdean ipurdiaren parte handi bat (baina ez osoa) sartu dutenen tokia.

LASARTE-ORJIA: Sexua taldean egiteko herririk egokiena.

LAUKIZ: Borobilez osatu ezin den herria.

LESAKA: Beti besteei zerbait atera eta atera dabilen herria (via @MiraririMirari, baina bera ez da hau txiokatzen ausartu).




LIZARRA: Txinatarrek inbaditu zuten aspaldiko herria ("Hiri Gorrian" irratsaiokoek sortua).

MARKINA-SEMEN: Isurtzeko gogoa ematen duen herria. Hau ere @_ARKUPE txiolariaren inspirazioz.

MALLABIA: Miami Beachetik gertuen dagoen Euskal Herriko herria. 


MUGAIRE: Europa beria... Shengen... Dena hemen hasi zen (Dani Irazoki).

MUGIRO: Behientzat giro egokia duen Nafarroako kontzejua.

MUTILOA: Ligatzera NESKATILOAra joaten diren mutilen herria. Bueno, batzuk herrian geratzen dira, homosexualak direlako. (Ikus NESKATILOA).

MUTRIKU: Behien oihuen artean trikuak aurkitzeko erraztasunak ematen dituen herria.

MUXIKA: "Musika" ondo idazteko arazoak dituztenen Bizkaiko herria.

NESKATILOA: Ligatzera MUTILOAra joaten diren nesken herria. Bueno, batzuk herrian geratzen dira, homosexualak direlako. (Ikus MUTILOA).
ORMAIZTEGI: Frankismoan Pared-diccionario izena zuen herria (Iker Laurobaren inspirazioz).

SA KANA: Punta Kanarekin anaikidetuta dagoen eskualdea. Horregatik dute biek abizen bera: Kana.

SANTURTZI: Inor gutxik ezagutzen duen santuaren izena duen Bizkaiko herria. 



SORALUZE: 1,95 metro luze zuen moja batek sortutako herria.
TOLOSA: Pribatizazioen ondorioz sozietate anonimo bihurtutako herria.

TO LOSA (BIS): Hildakoei esaten zaien azken hitza ("Hiri Gorrian" saiokoek sortua).

USURBIL: Oriotik oso hurbil egotearen ondorioz izen hori hartu zuen herria.


UZKIANO: Porkulistango hiriburua. Ander Izagirreren inspirazioz (@anderiza).



ZALLA: Bizkaian egon arren "zaila" gipuzkeraz idazten dutenen herria.

ZARAUTS: Euskal Herrian hauts gehien duen herria.


ZESTOA: Saskia esan ordez gaztelaniazko hitz euskaldundua erabiltzen dutenen herria.

ZOOMAIA: Aian argazki kamera hartu eta zoom eginez bistaratzen den herria.

ZORNOTZA: Infekzioz jositako herri hotza ("Hiri Gorrian" irratsaiokoek sortua)
.

ZUBEROA: Euskal Herriko herrialderik beroena, beroa bere baitan baitu beti.
 

Esan beharrik ez dago Euskal Herriko geografiaren zerrenda amaitu gabe dagoela.

Herri berririk bururatu/ezagutu baduzu, erabili #euskalgeografiaberria traola edo bidali posta elektronikoz: martinkitto3@gmail.com.


Goiko argazkian UPyD alderdi politikoak Gipuzkoarako proposatutako banaketa berria dago (ikus berria Sustatun). Proposamen hori edo gurea, ez dakit zein den absurdoagoa...

Egiaz edo gezurraz harago, Euskal Herriren mapa aldatzeko ahaleginak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea. 


Martin Kitto


Artikulu hau gustura irakurri baduzu, beste hauek ere gustuko izan ditzakezu:






1 iruzkin: