Dakizuenez, Katxonderstango Errepublika Blogetan lehiaketako finalisten artean dago aisialdiaren kategorian. Herri honetan ez dago ezer ustelkeriaren atzaparretatik salbu, eta, ikusten denez, Blogetan lehiaketari ere ustel kiratsa atzeman diote.
Izparringiak eman du esklusiba:
Euskaltzaindiak eta BERRIA egunkariak batere disimulurik gabeko kanpaina bateratu bati ekin diote, asteon Izparringiak jaso behar duen aisialdiko blogik onenaren #Blogetan saria azken unean kentzeko.
[Artikulu osoa hemen dago irakurgai]
[Artikulu osoa hemen dago irakurgai]
Zuzenean Blogetan lehiaketari buruz galdetu ordez, aitzakia txatxu bat erabili dute Ikerketa Batzordeko kideek: Oiartzunen eltxoa eta moskitoa ez direla gauza berak. Zuzenean deitu zuten, gainera.
Hauxe da Oiartzun Irratiko Ikerketa Batzordekoek Euskaltzaindiara deitu zuteneko unea:
Gauzak argi utzi ditugulakoan, behin betiko bukatutzat eman nahi dugu gaia.... edo ez.
Egiaz edo gezurraz harago, argibideak daude.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat