Hona hemen batzordearen esku utzitako armen argazkia.
Gizentze ahalmen handiko armak.
Argazkia Katxonderstango Errepublikako ezkutuko toki batean atera dugu.
Argazkia Katxonderstango Errepublikako ezkutuko toki batean atera dugu.
Bide batez argi utzi nahi dut El Mundok eta El Paisek argitaratu duen informazioa faltsua dela eta armak ez ditudala kaxa batean sartu eta etxeko hozkailuan sartu.
Argaltegi Nazionala kasua ikertzen ari da.
AZKEN ORDUA! Ezker Zerbezaleak kartelak atera ditu, prozesua zapuzteko.
Horrela ezin da.
Marrazkia Dani Fanorena da, eta, jatorriz, Elhuyar blogean ikusi dut.
Marrazkia Dani Fanorena da, eta, jatorriz, Elhuyar blogean ikusi dut.
Egiaz edo gezurraz harago, argaltzeko estrategiak daude.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
- Jan gabe bizi litekeela? Bai, zera! (2014-01-31)
Argala komandokoek bat egin dute desarmearekin.
ErantzunEzabatu