Katxonderstango Errepublika Oiartzun Irratiaren alaba da. Baina irratizaletasuna familiatik badatorkio ere, Katxonderstango Errepublika bloga da, eta, blogaz gain, errealitate gordinaren aurrean eduki beharreko jarrera osasungarria ere bada, jakina.
Eskuinaldean, goitik behera, nor naizen, Twitterren erabili ohi ditudan traolak (#) eta azken hilabeteko albiste irakurrienak dituzu ("Katxondeo handia dago gaiokin").
Blogean han eta hemenka ibiltzea libre da, jakina, baina arrakasta handiena izan duten edukietara jo nahi baduzu, hona hemen argibide batzuk.
NOENTIENDOTARRAK

Zein dira notiendotarrak?
Zer egiten dute?
Nola borrokatu noentiendotarrismoa?
Noentiendotarren dekalogoan dituzue euren oinarri ideologikoak, eta adibide batzuk:
EUSKAL TELEBISTA

Nor izango da, ba? Katxonderstan!
Hona hemen gainerako hedabideetan zentsuratu dituzten hiru albiste:
- ETBko langile athleticzaleen protestak
- ETBren programazio berrian, sexua ardatz
- Kike Amonarriz "Cara al sol" abesten?
- ETB1en txiste bat egin dutela Ortega Larari buruz?
ESPAÑA

Euskal Herritik urrun dauden herrialdeen berri ere ematen dugu Katxonderstanen. Guk, bereziki, oso urrutiko herrialde bat jorratu dugu hemen: España izena du. Ezagutzen duzue? Ba, hobeto ezagutzeko, hementxe dituzue pista batzuk:
- Eta España esnea sortuko balitz?
- Mikel Españan dabil...
- Haize abertzalea iragarri du Euskalmetek
SEXUA
Blogak arrakasta izateko, ezinbesteko du sexua sartzea. Hori horrela da, zorionez edo zoritxarrez. Guk euskaratik eta euskaraz landu dugu gaia.
HIRI KONDAIRAK EUSKAL HERRIAN

Ahoz aho zabaltzen dira, eta inork ez daki egia edo gezurra diren. Hiri kondairak dira, eta Euskal Herrian ere baditugu. Ezagutzen dituzu euskal leienda urbano hauek?
- Kontuz! Umeak bahitzen dabiltza
- Adi! Errumaniar arriskutsuak perfumez armaturik
TARTALARIAK, PALACE OPERAZIOA...

"Operación Palace" ikusi eta galdera hau egin genuen: Egin al dute beste inoiz horrelakorik? Ba ote antzekorik euskaraz?
Ez dugu gustuko galderak erantzun gabe uztea. Horregatik, erantzunen bila ibiltzen gara, eta, batzuetan, erantzunak ematen ditugu:
- Nondik dator tartak aurpegian botatzeko kontua?
- Gezurra egiaz mozorrotuta: Operación Palace, Flandesen independentzia... eta Xabiertxo!
FUTBOLA

Guisantemonteri esker asko eta asko iritsi ziren Katxonderstanera.
Ez al dakizu nor den Guisantemonte? Ez da egia izango!
Honaino iritsi bazara, ez duzu meritu makala. Estimatuta dago.
Espero dut gaurko bisita ez izatea bakarra eta aurrerantzean ere bisitan etortzea. Eta, hurrengoan, ekarri lagunak, senideak eta amoranteak. Ederki pasako dugu!
Twitterren @martin_kitto naiz, eta Facebooken Martin Kitto! Bestela, hona ere idatzi ahal didazu: martinkitto3@gmail.com.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat