Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/03/02

Hona hemen Katxonderstango mozorro lehiaketaren saridunak

Mozorrotzeko garaia da, eta urtero bezala Katxonderstango Errepublikan mozorro lehiaketa egin dugu.

Hauek dira aurten banatutako hiru sariak:

Mozorro lehiaketaren 3. saria Laura Mintegirentzat da, Joseba Egibarren mozorroagatik.

Nork pentsatuko luke hau ez dela Joseba Egibar?


Behealdean Laura Mintegi jarriko ez balu, Joseba Egibar dela pentsatuko nuke.
Bikaina mozorroa Laura, bikaina. Zorionak!

Mozorro lehiaketaren 2. saria gure lagun ezezagunarentzat da, Egoitz Urritikoetxearen mozorroagatik.

Jendarmeek atxilotu egin zuten gure lagun ezezaguna, benetako Egoitz zelakoan, eta hedabideetan ere hala zabaldu zen. 


El Correotik atera dugu argazkia. Ez dakigu benetako Egoitz den edo mozorrotua den.
Hain da ona mozorroa...

Diotenez, jendarmeak ere ez ziren benetakoak, eta mozorrotuta zihoazen. Konfirmatu gabe dugu informazioa.

Mozorro lehiaketaren 1. saria abertxandaldunentzat da, Gamonal Ta Askatasunaren mozorroagatik.

Burgosko Gamonal auzoko bi laguni mozorroak kendu dizkio Espainiako Polizia Nazionalak, eta "terrorismoa goratzeagatik" auziperatu ditzakete. Honela mozorrotuta zihoazen:


Bularraldean, GTA pegatinak dituzte (Gamonal Ta Askatasuna), eta eskuko kartelean Burgos probintziaren mapa dute.
Argazkiaren eta albistearen jatorria: Diario de Burgos (gaztelaniaz). 
Ihauterietako oso izenburu egokia aukeratu dute kazetariek: "OperaciĆ³n aberchandal"


Zorionak epamahaikideen partetik!

Halaber, epaimahaikideek beste mozorro batzuk ere nabarmendu nahi izan dituzte, nahiz eta saririk ez eman.

Adibidez, Fatxardon Airlines hegazkin konpainiaren mozorroa. Laster hartu beharko ditugu halako hegazkinak, Espainiako Gobernuak bultzatutako abortuaren legeak aurrera egiten badu.  

Argazkia Marisol Ramirezena da (Argazki Press)


Beste hau ere nabarmentzekoa da, epaimahaikideen ustez. Izan ere, halakoak ez ditugu pankartaren alde horretan ikusten. 

Errepresioa publikoa, doakoa eta kalitatezkoa izan dadin, lan intrusismorik ez.
Argazkia Bilbon aterata dago, eta Twitterretik atera dut (erre harria, @erreharria)


Beste mozorro kolektibo bat ere deigarria iruditu zaie epaimahaikideei. Tolosan aurkitu dugu, eta Werten jarraitzaileen talde bat da.



Argazkia Diario Vascokoa da.

Nik ere nire mozorroa aurkeztu dut. Oso ona dela esan didate askok, baina epaimahaikideek ez dute saridun izateko hautatu. Gizon ikusezinaren mozorroa da.


Kriston mozorroa da, ezta?


Egiaz edo gezurraz harago, mozorro on-onak (eta arriskutsuak) daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea. 


Martin Kitto





1 iruzkin:

  1. Ihauterik ez dia mozorrua jazteko. Mozorrua eranzteko dira.

    ErantzunEzabatu