Joxe Miel Lopezekin, Zurutuza eta Agirretxe.
Argazkia: Oiartzun Irratia
Mirari Martiarena eta Joxe Miel Lopez bihurrikeriak gobernatu nahian ibili dira. Nahiko barre egin dute...
Hurrengo lerroetan galdera-erantzun batzuk bildu ditugu.
Hasteko, gure haurrek Zurutuzari esan diote akats handi samarrak egiten dituela euskaraz idaztean, txio honetan ikusten denez.
Zorionak gure talde juvenilari ,nahiz eta eliminatua izan den ,oso ondo ikusi ditut #YouthLeague -nš
— David Zurutuza (@DZurutuza) February 26, 2014
Zer konponbide emango ote dio Zurutuzak?
Zer pentsatzen du Zurutuzak "ZUru, ZUru" esaten diotenean? "NIru, NIru"?
Egia al da Imanol Agirretxeren aita Porrotx dela? Azken batean, hura ere Agirretxe da...
Zer deritzote Xabi Prietok jokalari dotoreenaren saria irabazi izanari?
Sari honetan ere ustelkeria nagusi?
Argazkia: realsociedad.com
Haurrek diote pijo hutsa dela. Zurutuza eta Agirretxe ados egongo dira?
Zer gertatzen da Asterix eta Obelixekin eta zer zerikusi du horrek Realarekin?
Argi dago Obelix Realekoa dela, galtzak ikusi besterik ez dago.
Noiz joango dira Realeko bi jokalariak langile xumeei animoak ematera? Ez al da garaia hainbeste animo jasotzen dituztenak animoak ematera joateko?
Zergatik ez du gustuko Zuruk biboteari buruz galdetzea?
Zer-nolako jokalariak ziren Ikastolako patioan baloiari ostikoka ibiltzen zirenean?
Galdera horiez gain, beste asko ere egin dizkiete Oiartzun Irratian, erdi serio, erdi txantxetan.
Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean duzue, on line entzuteko edo jaitsi eta nahi duzunean entzuteko. Merezi du, benetan.
Egiaz eta gezurraz harago, futbol jokalariak eta umekeriak daude.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Martin Kitto
Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur/entzun dezakezu:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat