Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/02/11

Noentiendotarrekin euskaraz (VI): Telefonoz ere, irrisistentzia eta pazientzia


Aste batzuk pasa dira telefono konpainia batera deitu eta haiekin euskaraz komunikatzen saiatu ginenetik. Zer pentsatua eman zigun ahalegin hark.

Saiatuko gara berriro? Benga, motxila umorez eta pazientziaz kargatu eta aurrera bolie!

Hona hemen "Euskaldun irrisistentea Noentiendotarren Telefono Konpainiaren aurka", Martin Kittoren eta Urtzi Argibayren iruzkinak tartekatuta. 

1. atala: Ez dakite euskara zer den ere

Euskaldun irrisistenteak telefono konpainiaren zenbakia markatu eta hara! Noentiendotar peto-peto batek hartu digu telefonoa. 

Hona hemen bien arteko "hizkuntz esgrima saioa":




2. atala: Zerbitzurik ez jasotzea baloratu behar 

Euskaldunik ba ote dagoen galdetu diotenean deia eten diote. Zer-nolako balorazioa merezi du horrek?

Galdetzea ere!



3. atala: beste noentiendotar bat

Noentiendotar batengandik beste batengana. Euskaldun irrisistenteak argi izpi bat ikusi du laino artean... Izango ahal du noentiendotar honek aurrekoak baino fundamentu handiagoa? 




4. atala: irrisistentzia eta pazientzia, armarik onenak

Hamar minutu daramagu telefonoan, eta ez dugu galdu euskaldun batekin hitz egiteko itxaropena. Pazientzia, pazientzia... 




5. atala: botila erdi hutsik

Azkenean, hamabi minutuz zain egon ondoren, euskaldun irrisistenteak ez du lortu nahi zuena...



6. atala: botila erdi beteta

Azken batean, porrota. Baina kontuz! Seguru ez digutela euskaraz egin?




Egiaz edo gezurraz harago, noentiendotarren telefono konpain¡en aurkako armak daude: irrisistentzia eta pazientzia.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea. 


Martin Kitto

Pasadizo hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur ditzakezu:

- Noentiendotarrekin euskaraz (V): Telefono konpainiekin (2013-10-24)

- Noentiendotarrekin euskaraz (IV): Menua euskaraz nahi dugu (2013-10-21)

- Noentiendotarrekin euskaraz (III): Pasadizo barregarri gehiago (2013-10-06)

- Noentiendotarrekin euskaraz (II): Pasadizo barregarri batzuk (2013-09-05)

- Noentiendotarrekin euskaraz (I): Banketxera deitzea (2013-07-10)

- Noentiendotarren dekalogoa (2013-05-28)

OHARRA: "Irrisistentzia" kontzeptuaren berri Fredi Paiaren eskutik izan dut: "Irriaren beldur", Garan, 2013ko azaroak 20.


1 iruzkin:

  1. Arrunt atsegin dut irrisistentzia asmazio hori. Ez bakarrik hitz jokoa bikain ekarria delako. Gainera, eta batik bat, une honetan euskarak behar duena ezin hobeto adierazten duelako.

    Euskalgintzak oso garatua du, ezinbestean, galtzailearen ikuspuntutik euskararen alde egin daitekeen oro. Maisu gara erresistentzian. Baina kale egiten dugu nagusitzeko garaia iristen denean. Ez dakigu nagusitzen. Horregatik baikor ageri dira behe-behetik hasita euskara apurka gora egiten ikusten dutenak, eta ezkor gabiltza ordea, euskara biztanlegoaren %70aren hizkuntza den lekuetan, muga berriak gainditzeko ahulegi, aurrera egin ezinean ataskatuta ikusten dugunok.

    Euskalgintzatik at ere, bizitzaren arlo guzietan, galtzaileak erre eta garaileak irri. Horregatik erresistentziatik irrisistentziara igarotzea, hitz joko hutsa baino askoz ere gehiago da. Euskaltzaleok garaile moduan jokatzen ikasi behar dugu, eta horretarako dugun tresna nagusia, -gure telebista, alegia-, kontrako norakoan doanez, beste zerbait asmatu beharko dugu, oker handi hori zuzentzen ez den artean. Hor kokatzen dut irrisistentzia.

    Bestalde, euskararen aldeko militantzia garai batekoa adina ez dela eta, kexu horretan ezer egin gabe geratzea ez da oso jarrera euskaldun jatorra. Dagoenarekin ekin behar zaio. Eta behar adina militantziarik ez badago, beste balenkak aurkitu behar ditugu indar egiteko. Badira bestelako baliabideak, ustiatzeko modukoak, gazteen gaitasun eta zaletasunei begiratuz gero. Ondo pasatzeko gauza asko asma daitezke, gainera albo ondorio bezala euskararentzat on den zerbait ekar dezaketenak.

    Azkenik, TELP talde katalanaren filosofiarekin zeharo bat etorriz, jokabide berri ez ohikoak, telebistaren indar ereduemailearen ezean, nolabait antzerkiratuz landu behar direla uste dut.

    Aurreko osagai guztiekin ateratzen den eltzekaria da honako proposamen hau. Alegia, audio klip bat grabatzeko lehiaketa deitzea esparru txiki batean, gero emulazioz esparru gehiagotara ere zabaldu ahal izango dena. Adibide bezala burura datorkit Tolosako azken Kilometroetan, festaren girogarri, herriko hainbat taldek egin zituzten lipdub bideoklipak. Audio klip horretan antzerkiratuko da euskaltzaleek sarritan topatu ohi dugun egoera itsusia, alegia, euskaraz zuzentzen gatzaizkion pertsonak erdaraz baino ez dakiela. Eta ohiko galtzailearen dinamika bazter utzita, egoera horretan gerta daitezkeen irrisistentziazko elkarrizketak asmatu beharko dira eta grabatu, beti ere horrelakoetan ohiko diren haserrea, zaputza, ezina eta sumindura saihetsiz eta erdaldunari barre egiten ikasiz.

    Euskararen aldeko jai erraldoietako baten girogarri proposa liteke, edo bertsolari elkarteari gonbitea luzatu, hainbat eredu lan ditzaten, ... Batetik edo bestetik, gehiegi luzatu gabe nonbaiten lehenbailehen hastearen aldeko nauzu.

    Eta guztiaren erakusgarri, honatx eredu bat, amaitzeko.


    - Dígame?

    - Bai, egunon, karneta berritzeko hitzordua hartu nahi nuen.

    - Digame?

    - (Bere artean) Hara! Gorra jarri ditek telefonoan. (Ozenago) Kar-ne-ta be-rri-tze-ko hi-tzor-du-a na-hi dut.

    - A ver dígame!

    - Baina, baina, ... Hire nagusiak nola jartzen hau telefonoa hartzen gorra izanda?

    - Hableme en castellano que no le entiendo!

    - Baina ze gorreri klase duk hori?

    -Le he dicho que me hable en castellano!

    - Ai, ai, ai. Hi ez haiz gorra, hi erdela haiz! Jai daukak nirekin, ba!

    -O me habla en español o le cuelgo!

    -Lasai motel, paroan negok eta ez zeukeat beste zereginik. Deituko diat berriz ere!
    ********************************

    -Dígame?

    -Bai, egun on. Karneta berritzeko hitzordua hartu nahi nuen.

    JO TA KE, ERDELA NAZKATU ARTE.

    Gainekoaren antzeko egoera asko irudika daitezke, Osakidetzan, Ertzaintza komisaldegian, eta telefono bidezko beste edozein elkarrizketan. Katxondeo elegantean egin beharko lirateke, Pello Kirtenkerietan erori gabe eta garaile jarrerak nabarmen islatuz. Testu bat borobildu, tonu egokian grabatu eta eredu moduan aurkezteko prest izanez gero, hasi daiteke ekimena zabaltzen.

    ErantzunEzabatu