Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/02/16

Haize abertzalea iragarri du Euskalmetek

Euskalmet euskal meterologia agentziak haize bolada bortitzak iragarri ditu datozen egunetarako. Asteartean, egunaren lehenengo partean ahul samar joko du haizeak, baina arratsaldean harro ibiliko da. Gainera, abertzale puntua ere izango du.

Azkenekoz halako haizea izan genuenean, Irungo udaletxeko bandera española eraman zuen haizeak (otsailaren 11n).

Irudian ikusten denez, bandera jakin batzuei bakarrik eragiten die haize abertzaleak.
Argazkia Canal Txinguditik atera dut. Bideoa gaztelaniaz dago, eta youtuben duzue ikusgai.

Hartara, Euskalmetek haizeen alerta hori-gorria jarri du abian. Horren ondorioz, bandera hori-gorriak dituzten eraikinei neurriak hartu beharko dituzte, banderak haizeak ez eramateko.

Bestelako banderak dituzten udaletxeei lasai egoteko deia egin die Euskalmetek; izan ere, Irungo kasuak argi utzi duenez, haize abertzaleak ez die beste banderei eragiten.

Egiaz edo gezurraz harago, haize abertzalearen boladak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea. 

Martin Kitto


Lehenik eta behin, txio bidez zabaldu dut albistea, eta "bertxio" eta "gogoko" kopuruei begiratuta zabalkunde handia izan du:






Artikulu hau gustuko baduzu, beste hauek ere irakur ditzakezu:

- Mikel Españan dabil... eta Miguel Euskal Herrian (2014-01-24)

- Beste euskal selekzio bat behar dugu: hobea... eta dibertigarriagoa (2013-12-23)

- Euskadi-Euskalteleekin zer egin? (3 artikulu)

- Ukaezina da: pailazo hauek eragin kaltegarria dute haurrengan (2013-09-13)







3 iruzkin:

  1. Aurkitu det Irungo udaletxeko bandera. Oiartzunen dago, udaletxeko balkoian, hain juxtu.

    Mezu hau Irungoentzat: "Mesedez, etorri lehenbailehen eta eraman ezazue haizeak ekarri duen bandera. Oiartzuarrek eskertuko dizuete".

    ErantzunEzabatu
  2. Haizeak eramaten dituen bandera horiek flojo hutsak dira!

    ErantzunEzabatu
  3. Diotenez, Oiartzungo udaletxean dagoen bandera bi aldiz eraman du haizeak. Hura ere haize abertzalea izango zen...

    ErantzunEzabatu