Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/01/15

Xabier Mikel Errekondok gure galdera petralak erantzun ditu


Xabier Mikel Errekondo: Amaiur koalizioko diputatua, horren aurretik Usurbilgo alkatea, eta Bidasoa eskubaloi taldeko jokalari ohia, besteak beste.

Bada, Errekondo jauna Martin Kittoren Txokoan egon da, eta inoiz ez bezalako elkarrizketa egin diogu Mirari Martiarenak eta biok.

Elkarrizketaren abiapuntua eskubaloi jokalari zeneko garaia izan da. Bazenekiten lehenengo kontratu kontratu profesionala euskaraz egon zedin eskatu ziola Bidasoako presidenteari?




Kirol ibilbidearen baitan, Espainiako selekzioan jokatzeko deia egin zioten, eta, hasiera batean, ez jokatzekotan egon zen, baina...




Bolada hartan, Iñaki Urdangarin ezagutu zuen.


Errekondo eta Urdangarin, Bidasoa eta Bartzelonako jokalari zirela. 
Nola asmatu ze etorkizun izango zuten!

Bien arteko harremana nolakoa izan zen azaldu digu Errekondok. Egia da harreman estua izan zutela? Eta lagunak zirela? Joan al zen Errekondo Urdangarinen ezkontzara?




Gaur egun, berriz, askotan joaten da Madrilera. Nork ez du oroitzen Wert legea Kongresuan salatu zuen une hau?


Gaiztoa zara, gaiztoa, Xabier Mikel.
Argazkia Zuzeutik atera dut.


Wert legea salatzeko, Amaiurrekoek hainbat ideia izan zituzten; besteak beste, oinetako bat botatzea!





Bertsozalea denez, Kongresuko une horri buruz bertsoa botatzea proposatu diogu, baina ausartuko al da bertsoa botatzen bat-batean gaia jartzen badiogu?





Ondo funtzionatzen du Bertso Sprintek, ezta?


Xabier Mikel Errekondo, Iñaki Urdangarinen aitaginarrebarekin, nor baino nor alaiago.
Argazkia hemendik atera dugu.

Iñaki Urdangarinen aitaginarrebarekin egindako bilera ere hizpide izan dugu. Errekondo ustekabean hartu zuen haren lehenengo hitzak. Badakizue zergatik? Euskaraz hitz egin ziolako! Eta ez hark bakarrik!




Beste kontu bat da Errekondok kartera haren etxean utzi zuela, eta... Bueno, entzuteko elkarrizketa osoa entzun beharko duzue. Entzun edo jaitsi nahi baduzue, sakatu hemen.


Xabier Mikel Errekondo, Osasunaren bazkide
izateko etxez etxeko kanpaina aurkezten?
Argazkia hemendik atera dut.

Horrez gain, Usurbilgo alkate izan zen garaian atez atekoa sustatu zuenez, atez atekoaren gaineko zalantza batzuk argitzeko laguntza eskatu diogu. 

Birzikla al daiteke Espainiako konstituzioa? Paper hutsa al da?





Eta KAS alternatiba? Beirarekin batera jarri behar dugu eta galdutzat eman?







Azkenean, España esneaz ere galdetu diogu. Brikekin batera jarri behar dugu?


Galdera horren erantzuna ez ezik beste galdera petralei erantzun ziena entzun edo jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen.

Egiaz edo gezurraz harago, galdera petralak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto


OHARRA: Goiko argazkia hemendik atera dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina