www.reasonwhy.es
Gehienetan, txioek oso bizitza laburra izaten dute: txiokatu, instant batez zer pentsatua eman (edo ez) eta axolagabekeriaren dimentsiora joaten dira. Batez besteko bizi iraupena, 10 bat segundo. Bertxiokatzen badute, beste 10 segundo; eta berriro bertxiokatzen badute, beste 10; eta berriro ere bertxiokatzen badute, beste 10...
Zenbateko bizi iraupena dute batez beste? Minutu batekoa? Gutxiago esango nuke...
Horregatik, ikaragarria da txio batek behin betiko arrastoa uztea.
Eta hori gertatu da, Twiterren urte hasierako atxiloketak hizpide genituela. Gogoratzen Barne Ministerioak ordu erdi lehenago jakinarazi zuela polizia operazioa?
Eta goiko txioa abesti bihurtu zen, Andoni Tolosa Morauk erronkari eutsi ziolako:
@martin_kitto-ren probokazio eta Espainiako barne ministerioaren ustezko txio banak beste kanta batekin hastera bultzatu (behartu) naute.
[Morau, Arrainentzako himnoak blogean]
Abestiak "Arma, txio, pum" izena du, behin-behineko bertsioa dugu oraingoz, eta hementxe duzue entzungai:
San Sebastian egunean kalera atera eta polizia operazioan atxilotuetako baten hurbileko senideak jaiaz topera gozatzen ikusten dituzunean, konturatzen zara egia dela:
HERRI UMOREZ ARMATUA,
INOIZ EZ ZANPATUA
Horregatik dut gustuko Morau, ez bakarrik nire txioa kontuan hartzen duelako.
Egiaz edo gezurraz harago, irrisistentzia dago (made in Fredi Paia).
Egiaz edo gezurraz harago, irrisistentzia dago (made in Fredi Paia).
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Hona hemen Morau eta biok elkarren etsai gineneko erreferentzia batzuk:
- Morauren kalumnien aurrean, frogak, frogak eta frogak (2013-10-01, Katxonderstanen)
- Gezurrak ez du garaituko (ohar publikoa) (2013-09-27, Arrainentzako himnoak blogean)
- Andoni Tolosa "Morau" Martin Kittoren Txokoan (irratsaioa ivooxen)
Horrenbestez, Morauri jarraipen estuagoa egiteko, Arrainentzako himnoak bloga eta Twitterreko kontua dituzu: @iamorau.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat