Lehia estua izan da, eta, gainerako hautagaiei gailenduta, Joxe Rojas (@joxe) izan da 2013ko Katxonderstango Errepublikako seme kuttuna.
Joxe ezagutzen ez dutenentzat, argi utzi nahi dugu sariaren irabazlea ez dela Jose Rojas futbolari txiletarra, baizik eta Joxe Rojas Etxebarriko teknopata.
Hauek izan dira saria lortzeko meritu nagusiak:
1. Uscaras no tengo, amante
Joxe Rojasek "Uscaras no tengo, amante" idatzi zuen, herriko fruta denda berrian izandako pasadizo ezin xelebreagoaren berri emateko:
- Euskaraz?
- ¿Uscaras? Uscaras no tengo, amante, no sé lo que son. Yo te traigo para el viernes si quieres. ¿Te quieres llevar unas mandarinas mientras?
¡Son super-ricas!
Oiartzun Irratian Mirari Martiarenarekin batera egindako elkarrizketan (@MiraririMirari), noentiendotarrekin gertatutako beste pasadizo bat kontatu digu:
2. Izparringiaren sustatzailea...
Gure Joxe izparringia.net albiste zentzugabe zentzudunen webgunearen ideologoa ere bada.
Setan sabiste? Ez duzue esagutxen Izparringia? #Nolakeposibleda
3. ...baita Marimaistrarena ere!
Marimaistra euskal telepitonisaren bi aitetako bat ere Joxe da (bestea Iban Arantzabal da). Esan beharrik ez dago ama Leire Narbaiza dela (edo ahizpa gaztea, edo...).
Bide batez, aitortu behar dugu oso une latzak pasa genituela elkarrizketan, Leireren istripuaren berri izan genuenean...
Litroko tomate potoa apurtu, jasotzen hasi eta kristal batekin zauria egin. Tanta gorri bat ikusi lurrean eta ez jakin odola ala tomatea den
— leire narbaiza arizm (@txargain) December 17, 2013
Gure Joxe Twitterren zer-nolako saltsatan ibiltzen den ikusteko, Euskararen Nazioarteko Egunean (ber)txiokatutakoak dira adibide egokiak:
Empezamos con el lana de euskera y la kaka de fitxa.
— amaaaita❤ (@amaiuski68) December 3, 2013
pues yo todavia no he hecho el ipuin de euskera
— Haizea Filardo (@HaizeaFilardo) December 3, 2013
Anuncio: E SACAU UN 8 EN EUSKERA!!!! no me lo creo!!!
— Kiku-chan (@Kiku_chan22) December 3, 2013
@Pabloamido puajajjajajjajajaja
Es el diia del euskera a tu hermano le he puesto lo mismo! El idioma en la cabeza habrirlo al mundo(:
— Iratxe Olaizola (@IratxeOlaizola1) December 3, 2013
En la pelicula de euskera creo que al principio no ha emtendido nadie nada.
— Maaaaaaarina (@maariinaa07) December 3, 2013
5. "Balirudike" aditz preziatua
Bertso Txapelketa Nagusian polemika iturri izan zen aditza ere Joxek sortu eta zabaldu zuen, irailaren 26an txiokatuta:
Balirudike Europako fauna suspertzen ari dela, hala dio BBCk #albisteonak http://t.co/qGf54kGWCN
— Joxe Rojas (@joxe) September 26, 2013
Kontu horiez gain, elkarrizketari atrebentzia handiz heldu diogu, eta hilabete luzez bolo-bolo dabilkigun galdera egin diogu:
Eta hori guztia gutxi balitz bezala, 2014rako ere badu asmo barrigarri-iraultzailea. Entzun, entzun:
Eskerrik asko, Joxe, zaren bezalakoa zarelako. Hementxe daukazu saria: kamiseta birtual hau, Internet bidez jaitsi eta janzteko. Teknopata zarenez, jakingo duzu nola egin.
Joxe Rojasen berri gehiago izateko, teknopata webgunera sar zaitezke, eta Oiartzun Irratian egindako elkarrizketa osoa entzun nahi baduzu, hemen sar zaitezke.
Egiaz edo gezurraz harago, bakoitza bere frikiak bizi du.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Albiste hau gustuko izan baduzu, hauek ere irakur ditzakezu:
- Katxonderstango 2012ko seme kuttuna Johnny izan zen (2013-12-23).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat