Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/12/19

Oiartzun Irratian sekulako saioa ari gara prestatzen abenduaren 27rako


Oiartzun Irratiak urrea baino balio handiagoa izango duen irratsaioa egingo du urte amaieran. Hauxe da iragarkia:



Ikusi, ikusi menua.

Zizka-mizkatan, Joxe Miel Lopez kirol adituaren laguntzarekin, urteko kirol errepasoa egingo dugu: Euskaltelen afera, Reala eta Txapeldunen Liga, Illarra, Oiartzun KEren igoera... Ez da umorerik faltako, jakina!

Lehenengo platerean, Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua elkarrizketatuko dugu. Bertsotan jartzen saiatuko gara, Erregearekin zertaz hitz egin zuen galdetuko diogu, eta, atez atekoaren gaineko galderak egingo dizkiogu. Adibidez, birziklatu al daiteke KAS alternatiba?

Bigarren platerean, Feli eta Pili izango ditugu, Oiartzun Irratiko entzule saltserak. Barre algaraka jarriko gaituzte. Hori ziurtatuta dago.

Postrean, 2013ko Katxonderstango Errepublikako seme edo alaba kuttuna izendatuko dugu. Hautagaiak bost dira, eta lehia estua dago. Alegia, ostiak daudela.

Egiaz edo gezurraz harago, irratia dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina