Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/12/23

Katxonderstango 2012ko seme kuttuna Johnny izan zen!


2013ko Katxonderstango Errepublikako seme edo alaba kuttuna(k) aukeratzeko borroka puri-purian dagoen honetan, egokia lirudike atzera begiratzea eta 2012ko seme kuttuna nor izan zen gogoratzea.

Iaz ere, hautagai gogorrak izan ziren lehian: ETBko atsuak, Ulibarri euskaltegia, Jesus Egiguren eta Johnny eta Joseph. 

Zergatik aukeratu genituen horiek?

ETBko atsuak, Javi Martinez imitatzen-edo saiatu zirelako (Bideoaren lehenengo 45 segundotan).




Ulibarri euskaltegia, noentiendotar athleticzaleei mezu argi bat bidali zielako.



 
Jesus Egiguren, Euskal Herria kultuaniztasunaren alde txinatarrak eta haien "cuentoak" izan zituelako hizpide Eusko Legebiltzarrean (01:00tik aurrera, 02:00 arte).



Johnny eta Joseph, Alabamatik etorri zirelako Euskal Herrira, euren umorea eta musika gure artean zabaltzeko; adibidez, Araba Oinezen.





Azkenean, Alabamara joan zen saria, eta Johnnyk hitz egin zuen musika bikotearen izenean Oiartzun Irratiarekin. 

Lehenengo eta behin, euren abestiak izan genituen hizpide. Entzun zer azalpen eman zion Johnnyk "Ertzainak ziren" abestiari.




Horrez gain, Eurovisionen parte hartuko luketen ere galdetu genion.




Elkarrizketa osoa hemen entzun edo jaitsi dezakezu:


 
Egiaz edo gezurraz harago, Alabama eta Katxonderstan daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto



Bestalde, hemen dituzue elkarrizketan hizpide izan ditugun abesti batzuk: 


"Ertzainak ziren"

   


"Whiskya nuen maite"





"Zaldi txuri baten"


  


"National anthem of Alabama / Eusko Gudariak"


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina