Iritsi da urte bukaera, eta urte bukaerarekin batera 2013ko Katxonderstango Errepublikako seme edo alaba kuttuna izendatzeko garaia ere ailegatu zaigu.
Gogoan hartu saria lortzeko hiru baldintza hauek bete behar direla:
- Ezohiko gauza bat egitea
- Egindakoa katxondeoz egitea
- Eta barre eragitea
Aurten, uzta oparoa izan dugu. Katxonderstango Errepublikako Barre Ministerioak bost finalista aukeratu ditu. Hauek dira:
Lehenengo hautagaia Iker Lauroba (@ikerlauroba) da, musikari eta txorradazalea. Meritua? IƱigo inpotentearen txistea. Bueno, guk txistea zela uste genuen, baina Ikerrek esan zigun benetako pasadizoa zela.
Iker Laurobak ohore handitzat jo du izendapena.
@martin_kitto ohore handi bat da, :)))
— iker Lauroba (@ikerlauroba) December 20, 2013
Bigarrena hautagai bikoitza da. Mirari Martiarena (@MiraririMirari) eta Leire Narbaiza (@txargain) dira, galtzontzillologia eta kulerologia doktoreak. Etiketarik gabeko galtzontzilloetan atzeko eta aurreko aldeak nola bereizi irakatsi ziguten.
Leirek ere ondo hartu du izendapena.
@martin_kitto Hara, sekula ez naiz ezertan ere hautagai izan! Eta kuttun ere ez naute izendatu! Baina etsai gogorrak ditut! Oso eskertuta!
— leire narbaiza arizm (@txargain) December 20, 2013
Mirarik, berriz, kexa adierazi du hautagaietako baten aurka.
@martin_kitto @Turkinbass Patxi Martinez de Lizeaga zertik dao izendatun artean? Hain ezohikoa da txakurra izatea? Aparte negargarria da.
— Mirari Martiarena (@MiraririMirari) December 20, 2013
Agian, horregatik hasi dira biak ustelkeriaz eta tongoez hitz egiten. Bueno, tangaz ere mintzatu dira, baina hori beste kontu bat da...
@martin_kitto tongo! Tongo!! Beno @txargain tartean bada Tanga! Tanga!!
— Mirari Martiarena (@MiraririMirari) December 20, 2013
Hirugarrenak ere bikotea dira: Unai Brea (@unaibrea) eta Gorka Bereziartua (@boligorria), Beranduegi saioko aurkezleek oilo imitatzaile on-onak direla erakutsi ziguten. Oraindik ez dakigu zergatik ez dituen EITBk kontratatu "Oilategia" saiorako...
Gorkak sariagatik galdetu du albistearen berri izan bezain pronto.
@martin_kitto Saria zein da? Asteburu pasa Oilon-en? #TxisteHonengatikDeskalifikatua
— Gorka Bereziartua (@boligorria) December 20, 2013
Gero, Mirari eta biak arrautzen eta oiloen gaineko eztabaida xelebre bezain interesgarri bati ekin diote.
@martin_kitto Ba oraintxe jarri dut bat nahiko handiOH WAIT
— Gorka Bereziartua (@boligorria) December 20, 2013
@boligorria Sartu arrautzontzi batean, eta, dozena osatzean, bidali Oi(lo)artzun Irratira.
— Martin Kitto (@martin_kitto) December 20, 2013
@boligorria alperrik ari zara arrautza jartzen, nik irabaziko dut!!! Baietz @martin_kitto???
— Mirari Martiarena (@MiraririMirari) December 20, 2013
Laugarrenak ere bi dira: Patxi Martinez de Lizeaga (@Turkinbass) eta Andoni Tolosa "Morau" (@iamorau), txakurlogian adituak. Zer meritu egin duten? Txakurrerari buruz txakurreraz jardutea.
Andoniri urduritasun handia eragin dio albisteak; besteak beste, katxonderstanera ez duelako oraindik behar bezala menderatzen:
@martin_kitto Hau nerbioak, orain badakit zer sentzitzen duten Grammy eta Gaztea sarietakoek...
— Morau (@iamorau) December 20, 2013
@martin_kitto Lasai, irabaziz gero, motz utziko dut Esperanza Aguirrerena.
— Morau (@iamorau) December 20, 2013
Patxik, berriz, bi erreakzio izan ditu: batetik, Mirarirekin mokoka hasi, eta, bestetik, Andonirekin elkartu, saria irabazteko estrategia bateratzeko.
@Turkinbass eta @iamorau elkarrekin, seme kuttuna izateko estrategia adosten. Argazkia zentsuratu dute.
#gertatzenarida
— Martin Kitto (@martin_kitto) December 20, 2013
Bosgarrena eta azkena, baina ez horregatik garrantzi gutxienezkoa, Joxe Rojas (@joxe) da, friki teknopata. "Uscaraz no tengo, amante" testuaren bidez esperpentoak eta noentiendotarrismoak bat egiten duen pasadizoa kontatu digu. Istorioaren zati bat antzeztu dugu:
Joxe ere ilusioz gainezka dago, txio honek adierazten duenez:
Iujuuuu! "@martin_kitto: Zorionak @joxe !
2013ko Katxonderstango seme kuttuna izateko hautagaia zara! http://t.co/iYDgOXcVg1"
— Joxe Rojas (@joxe) December 20, 2013
Eta, nola ez, Leirek erantzun egin dio:
@joxe Arerio latzak dituzu, bate z ere neu! je,je,je,je! @martin_kitto
— leire narbaiza arizm (@txargain) December 20, 2013
Katxonderstango seme edo alaba kuttuna abenduaren 27an jakinaraziko dugu Oiartzun Irratian, "Martin Kittoren Txokoan", 10:00etatik aurrera.
Epaimahaikideak etenik gabeko bilera batean egongo dira ordura arte. Dirurik edo oparirik bidali nahi badiezu, idatzidazu niri eta nik bideratuko dut enkargua.
- Twitter bidez, @martin_kitto
- Posta elektronikoz, martinkitto3@gmail.com
- Facebookez, Gora Katxonderstan
Zorte on finalista guztiei!
Twiter bidez animoak eman nahi badizkiezu, izen-abizenen ondoan dituzue euren helbideak. Gainerakoan, #Katxonderstan2013 traola proposatu nahi dugu, sariaren gorabeheren segimendua egiteko.
Egiaz edo gezurraz harago, saria lortzeko lehiak daude.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Albiste hau gustuko izan baduzu, hauek ere irakur ditzakezu:
Azkenean, Joxe Rojasek lortu du 2013ko Katxonderstango Errepublikako seme kuttuna izatea. Laster emango ditugu argibide gehiago blogean.
ErantzunEzabatu