Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/12/04

Euskaldunak euskaraz ETBn. Hurrengo geltokia: Durangoko Azoka


Badator Durangoko Azoka eta zu sortzaile euskalduna zara (abeslaria, idazlea...).

Diskoa, liburua edo bestelako kultur ekoizpen bat "saltzera" joango zara Durangora, eta Euskal Telebistako kazetaria hurbilduko zaizu.

Ze hizkuntzatan hitz egingo diozu? Euskaraz lehenengo eta gaztelaniaz gero?

Hona hemen bi eredu:

A eredua: Alex Sardui

Alex Sardui, abeslari euskalduna, "betidanik" euskaraz abestu duena (Exkixun eta Gatibun), Euskal Telebistako euskarazko katean (sic) "Bi errepidean" euskarazko saioko aurkezlea izandakoa, eta abar eta abar. 

Alexek euskaraz idatzi berri duen liburu bati buruz jardun du Euskal Telebistan... gaztelaniaz:  




Lehenengo aldia Alexi gaztelaniaz entzun diodana.

B eredua: Xabier Mendiguren

Xabier Mendiguren, idazlea, hainbat genero landu ditu euskaraz (haur eta gazteentzako euskarazko ipuinak, helduentzako euskarazko ipuinak, 
euskarazko eleberriak eta euskarazko antzerkiak...) editorea, blogaria... Dena -edo ia dena?- euskarazko sorkuntzari lotua.

"Hamlet" antzezlana dela eta, adierazpenak egin ditu ETBn (adierazpenok bideoa hasi eta minutu batera):



Sortzaile euskaldun, hortxe dituzu bi aukerak: euskaraz (bakarrik) egin edo ez.

Oraindik ez baduzu argi zer egin, Juan Inazio Hartsuagarekin "Martin Kittoren Txokoan" izandako solasaldia entzun edo jaits dezakezu. 2013ko otsailaren 7ko emanaldia da:



Hartsuaga, besteak beste, "Euskaldunak euskaraz ETBn" sinadura bilketaren sustatzailea da. 3.500 lagunetik gorak sinatu zuten eskaera, eta gaia EITBko Administrazio Kontseilura iritsi zen.

Egiaz edo gezurraz harago, Euskal Telebista eta Erdal Telebista daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto


Norbaitek Juan Inazio Hartsuagaren "Euskararen egoerari irizten" liburua jaitsi nahi badu, hementxe dauka doan.

Telebistaz eta euskaraz, beste artikulu interesgarri bat ere idatzi du Hartsuagak: "Euskal Telebista, euskararen minbizia".

OHARRA: Goiko komiki bineta Joxe Rojasek zabaldu du Interneten.

ETBrekin lotutako beste albiste hauek ere baditugu Katxonderstanen:

- ETBko langile athleticzaleen protesta (2013-09-02)

- ETBko udako programazioak sexua izango du ardatz (2013-07-06)

Azokak hamaika gauza utzi dizkigu, eta tartean, zoritxarrez, ez dago ETBren jarrera aldaketa. Ikusi besterik ez dago Azokaz egindako bideoa. Izan ere, "Azoka está muy bien para hablar el euskera" (sic).



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina