Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/12/23

Beste euskal selekzio bat behar dugu: hobea... eta dibertigarriagoa!


Iritsi dira Gabonak, eta, Gabonekin batera, "Euskal selekzioaren urteroko hitzordua" ere hementxe da (sic).

Partidak ez ditu zale asko asetu, arerioak ere ez, partidarekin batera zabaltzen den mezuak ere ez... Halako etsipen bat nabari da euskal selekzioarekin.

Deialdia ere ez dute oso gustura hartu zale askok.


Deialdiaren berri Lander Iruinen txio baten bidez izan dut (@iruintxo): https://twitter.com/iruintxo/status/415075394958934017/photo/1

Deialdia ikusita "euskal" hori ere zalantzan jarri beharko genuke. Ez al da egokiagoa "erdal" selekzioa?

Eta jokalarien zerrendari buruz zer esan? Hau falta dela, beste hura falta dela... Logikoa al da errioxarra bada eta Athleticen jokatzen badu deialdian sartzea eta Juventusen jokatzen badu ez jokatzea?

Ez da giro euskal selekzioarekin. 

Nahiko absurdoa ematen du horrek guztiak, baina absurdoagoa ere izan liteke.  Hona hemen proposamena: jaioterriak eta halakoak alde batera utzi eta euskalduntzeko moduko abizena duten jokalarien selekzioa osatzea. Total, jatorria berdin-berdin bazaigu...

Hartara, gure selekzioan jokatzeko baldintza bakarra izango da jokalariak euskalduntzeko moduko abizena edukitzea, jaioterria eta bizilekua edozein izanik ere.

Irizpide horretan oinarrituta, honako selekzio hau osatuko genuke:

Atepean: Iker Laukitxoak.

Atzelariak: Sergio Lore Sortak, Dani Al-Ikusten, Gabriel Militatzen Dut, Pablo Madarikatua, Joxetxo edo Alderdi Popularra.

Zelar erdian: Jon Hiltzaile, Dabid Txistularia, Orain-Orain Turé, Kaká eta Kaka Pila.

Aurrelariak: Leo Me-Bai, Dabid (Gol) Bila eta Kristaua Ron-Al-do.

Hamaboskote honekin selekzio hobea eta dibertigarriagoa izango genuke, zalantzarik gabe. Esan beharrik ez dago entrenatzailea Basoko Bixente litzatekeela.

Azalpen gehiago nahi badezu, entzun ezazu Urtzi Argibayrekin batera egindako analisi sakona:




Bai, badakigu absurdoa dela, baina euskal selekzioaren kontuan badira beste gauza absurdo batzuk ere, absurdoagoak agian: deialdia euskaraz ez egitea, jokalariak deitzeko irizpide jakinik ez edukitzea, arerioak gero eta kaxkarragoak izatea, aldarrikapenean aurrerapausorik ez ematea...

Egiaz edo gezurraz harago, #euskalpatxanga dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
      

Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur ditzakezu:

- Asier Illarramendi Guisantemonte izango da aurreantzean (2013-06-17)

- Euskaldunon aurkako irainak euskarara itzultzen saiatu gara Jaurlaritzaren ichulchailearékin (2013-06-03)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina