Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/11/07

Munduko errekor berria gurea da: 23 txiste minutu batean!


2013ko azaroaren 7tik aurrera, 23a ez da izango Michael Jordanek bizkarrean eraman zuen zenbakia. Aurrerantzean, Martin Kittok ezarritako munduko errekorrarekin lotutako zenbakia izango da.

23 txiste kontatu ditut minutu batean, eta aurretik ezarrita zegoen marka gainditu: Marcus Weise alemaniarrak 21 txiste kontatu zituen, Kolonian, 2012ko abuztuaren 14an, Guinnessekoen webgunean ageri denez. 

Guinness Munduko Errekorren Elkarteak Txiun Sinasukre notarioa bidali digu, errekorra baliagarritzat emateko, eta berehala eman du ontzat. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena ere lekuko izan dira, Oiartzun Irratiko entzuleekin batera.

Hona hemen froga zientifikoa:



Berriro entzun nahi duzu? Hona hemen Urrezko Minutua:



Zer? Zu ere gai zarela marka hobetzeko? Ezetz?

Egiaz edo gezurraz harago, munduko onena sentitzearen harropuzkeria dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko errepublika.


Martin Kitto

OHARRA: berebiziko ahalegina egin dugu Txiun Sinasukre notario jaunak 24. txistearen erdia onartzeko, baina ezin izan dugu haren zintzotasuna urratu. Marka hor geratu da: 23 txiste minutu batean. Ez da gutxi...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina