Aurkeztu berri dute Euskal Herriko I. Korrika Sexuala, hamar egunez sexu libre eta askatzailearen aldeko aldarria Euskal Herriko auzo eta herrietan zabalduko duen lasterketa.
Jon Bergara Berakoetxea Korrika Sexualaren nazio koordinatzaileak lasterketa erotiko-festibotzat hartu du Korrika Sexuala:
"Euskal Herriak lizunkerien boom bat bizi du azkenaldian: Twitterreko @lizunak kontua ikusi besterik ez dago. Korrika Sexualak saretik kalera eraman nahi du lizunkeria".
Korrika Sexualak 10 egun iraungo du, eta hautatu duten leloa "Jo eta jo goma erre arte" izan da, harreman sexualetan kondoia erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi baitute. Hartara, hamar egunez, kondoi kaxa
bat daraman lekukoa herriz herri eta auzoz auzo ibiliko dute parte
hartzaileek.
Bergarak adierazi duenez, ez da derrigorrezkoa izango biluzik joatea, baina Korrika Sexualaren antolatzaileek ahalik eta arropa gutxien janztera bultzatu nahi dituzte korrikalariak.
"Korrikan ere ez da derrigorrezkoa euskaraz hitz egitea, baina ez du ematen oso egokia denik Korrikan gaztelaniaz aritzea. Horixe bera gertatzen da gurean: Korrika Sexualean parte hartzea eta ezer ez erakustea ez zaigu oso koherentea iruditzen".
Halaber, antolatzaileek argi utzi nahi dute sexuaz harago edukiz bete nahi dutela lasterketa.
"Hau ez da sexu hutsa. Hemen aldarrikapen bat duen herri bat dago: gaur eta hemen, lizunkeria eta sexu librea posible da. Ez da puritanoen aurkako aldarria, lizunkerian libre izateko ahalegina baizik. Errespetuz eta askatasunez jardungo dugu".
Lekukoaren atzetik korrika doazenek ez dute oihu egingo “Korrika, Korrika”, baizik eta “Korritzen, korritzen”.
Korrika sexuala Baionan bukatuko da orgia jendetsu batekin. Dagoeneko hasiak dira autobusak antolatzen herri askotan.
Egiaz edo gezurraz harago, Euskal Herri lizuna dago.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko errepublika.
- ETB1en udako programazioak sexua izango du ardatz (2013-07-06)
- Puta euskaldun batekin hitz egin eta zalaparta galanta eragin dugu (2013-08-18)

Martin Kitto
Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hau ere irakur dezakezu:
- ETB1en udako programazioak sexua izango du ardatz (2013-07-06)
- Puta euskaldun batekin hitz egin eta zalaparta galanta eragin dugu (2013-08-18)
OHARRA: goiko argazkia Astigarragako Korrika Sexualeko batzordeak helarazi digu, mezu honekin batera: "Bero-bero gaude, Korrika Sexuala hasteko irrikitan!".
Barakaldotik noiz pasako da? Ez dut informaziorik aurkitu sarean...
ErantzunEzabatu