Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/10/24

Noentiendotarrekin euskaraz (V): Telefono konpainiekin


Ohituta gaude, baina ohituta egoteak ez dio larritasun apurrik kentzen gertatzen denari: telefono konpainiek sistematikoki erdaraz egiten dute Euskal Herrian.

Eta kontatu beharrekoa euskaraz esateko eskatzen badiegu, zer? Entzun zer gertatu zitzaion pertsona bati informazioa euskaraz nahi zuela esan zuenean:




Irudikatzen alderantzizko kasua? Konpainia jo ta fuego euskaraz eta bezeroa euskara zipitzik ere ulertu gabe...

Bada, hementxe dago. Jaun-andreok, Euskalfon sortu da, euskara hutsez jarduten duen telefono konpainia. Eta deiak egiten hasi da, bezero bila. Eta bezero batzuk ez dakite euskaraz... Eta... Entzun, entzun:





Goiko argazkia duela sei urtekoa da, "Telefonoak badaki euskaraz. Anima zaitez" kanpaina abian jarri zenekoa. Telefonoek euskarazko menuak eta aplikazioak izatea zen kanpainaren helburua. Telefonoek badakite euskaraz, baina telefonistek ez?


Egiaz edo gezurraz harago, noentiendotarren noentiendotarrismoa dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

Pasadizo hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur ditzakezu:

- Noentiendotarrekin euskaraz (IV): Menua euskaraz nahi dugu (2013-10-21)

- Noentiendotarrekin euskaraz (III): Pasadizo barregarri gehiago (2013-10-06)

- Noentiendotarrekin euskaraz (II): Pasadizo barregarri batzuk (2013-09-05)

- Noentiendotarrekin euskaraz (I): Banketxera deitzea (2013-07-10)

- Noentiendotarren dekalogoa (2013-05-28)

OHARRA: Lehenengo deia Tolosaldeko Euskararen Semaforotik atera dugu. Bigarrena...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina