Halako pasadizoak #noentiendotarrak traolarekin bildu ditugu, eta mordoxka bat genituenez, hona ekarri ditugu, aurreko bildumari jarraipena emateko.
Gaztelaniaz hitz egin eta euskaraz hitz egiteko eskatu
Iruñeko peajean. 50 euroko billetea eskuan hartuta, lehiatila jaitsi eta...
- No sé si tendréis cambios de 50.
- No te entiendo en euskera. Háblame en castellano.
- Pero si te estoy hablando en castellano.
- Ah, es que...
Hori baino gauza xelebreagorik!
(Ahoz kontatua)
Gasagas graziagas
Taberna batean gertatua.
- Egun on. Kaña bat gasagaz.
- ¡María! ¡Viene uno de la compañía de gas!
(Posta elektronikoz jasoa. Bizkaitik, jakina)
Kaña: kontzeptu arrotza tabernan
Deustuko taberna batean gertatua.
- Bi kaña.
- Caña qué?
Izan ere, "kaña" ez da oso ohiko hitza taberna batean.
(Posta elektronikoz jasoa)
Así, así...
Errenterian, irailaren 25ean
- Kafe hutsa, mesedez
- ¿Perdón?
- Un café sólo.
- Así, así
Así, así... gana el Madrid?
(Igotz Alkortak (@Igotzalkorta) Twitterren zabaldua)
Asko da eta "Asco da"
Madriletik bisitan etorritako familia agurtzean, osabak eskupekoa eman omen zion neskatoari (ez dakit zenbat diru izango zen, garai hartarako asko nonbait...) eta nire izeba emozionatuta baina aldi berean kezkatuta joan omen zen amarengana esanaz:
- Ama, asko da...
Madrileko lehengusuak entzun eta guztiz haserre alde egin zuen Euskal Herritik Madrilera, halako esker txarreko lehengusuak zituela sinetsi ezinik. Hark noski "Que asco da" entzun zuen, eta ezin ulertu halako diru mordoa jaso eta gero nire izebak zer esan zuen...
(Posta eletronikoz Irati Hartsuagak bidalia, Twitterren jartzeko luzeegia delako).
Zuri antzekorik gertatu zaizu? Idatzi post honen erantzunetan edo bidali zure anekdota posta elektronikoz (martinkitto3@gmail.com). Twitterren #noentiendotarrak ere sortu dugu.
Pasadizo hauek gustuko izan badituzu, beste hauek ere irakur ditzakezu:
- Noentiendotarrekin euskaraz (II): Pasadizo barregarri batzuk (2013-09-05)
- Noentiendotarrekin euskaraz (I): Banketxera deitzea (2013-07-10)
- Noentiendotarren dekalogoa (2013-05-28)
Egiaz edo gezurraz harago, noentiendotarren noentiendotarrismoa dago.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat