Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/10/02

Euskaltel-Euskadirekin zer egin? (II) Bigarren aukera: Alderdi Popularra

Egunotan jakin dugu Fernando Alonsok eta Euskaltel-Euskadik bertan behera utzi dutela txirrindularitza taldea sal-erosteko asmoa. Hortaz, txirridularitza taldearen etorkizun seguruena taldea desegitea izango da.

Hori hala bada, ez dugu jakiterik izango Fernando Alonsok ze asmo zuen txirrindularitza taldearekin. Edo bai? 

Katxonderstango agente sekretuek jakin dutenez, Fernando Alonsok hiru aukera aztertu zituen. Hiruren artean bat aukeratzeko, txosten bana eskatu zien, hiru galdera hauei erantzuteko:

- Ze planteamendu estetiko izango luke taldeak? 

- Ze onura ekarriko lioke Euskal Herriari? 

- Zer-nola hartuko lukete orain arteko Euskaltel-Euskadiko zaleek?

Duela egun batzuk lehenengo aukeraren berri eman genizuen: Guardia Zibila. Gaur, bigarrenaren txanda da.


2. aukera: Alderdi Popularra

Alderdi Popularrean argi daukate Barcenas auzian ez dutela komunikazio estrategia egokia izan. Izan ere, "Gu ez gara lapurrak" mezua zabaldu dute, eta orain konturatu dira askoz aproposagoa zela beste mezu hau zabaltzea: "Gu ere lapurrak gara, eta nor ez? Jolastu nahi duzu sobreekin?".

Mezu berria gizarteratzeko, oso egokia da Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldea baliatzea.

Planteamendu estetikoa


Irudi aldetik, bi ezaugarri nagusi ditu: koloreei dagokienez, urdinak laranjaren tokia hartuko luke, eta, gainerako elementuei dagokienez, buzoia erabiliko litzateke, sobreak sartzeko. Sobreak zaleek sartu beharko lituzteke, beheraxeago azalduko dugunez.

Txirrindulariek estetika probak ere egin dituzte, eta ematen du nahiko gustura geratu zirela itxurarekin.

Onura Euskal Herriari

Euskal Herrian txantxa ugari egin dituzte Barcenas auzia dela eta. Baina txantxak beti izan dira PPren aurkakoak. Planteamendu berri honekin, PPk berak gaia txantxetan eta modu jostagarrian hartzen duela adieraziko luke. Ez dezatela esan PPk ez dituela halako kontuak umorez hartzen!

Euskaltel-Euskadiren jarraitzaileak

PPren planteamendua interaktiboa da, beheko irudiak adierazten duenez. Zaleek sobreak edukiko lituzkete eskuetan eta txirrindulariak buru gainean daraman buzoian sartzen ahalegindu beharko lukete. Izan ere, aukera izanez gero, denok ibiliko ginateke sobreen "jokoan" sartuta.

Begien bistakoa da zaleek inplikazio handia izan dutela.

Hurrengo egunetan aukera gehiagoren berri emango dizuegu.

Egiaz edo gezurraz harago, zaletasunen erabilera dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto

Albiste hau gustuko izan baduzu, hau ere irakur dezakezu:


 

1 iruzkin:

  1. Iker Laurobak (@ikerlauroba ) twitter bidez ekarpen interesgarria egin dio taldeari. Izen berria jarri dio: Eusgürtel-Euskadi

    ErantzunEzabatu