Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/09/13

Ukaezina da: Pailazo hauek eragin kaltegarria dute haurrengan

Bada, bai, Urquijo jauna, arrazoia duzu: ez da onargarria Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek ETBn tokia izatea. 

Eta, bestela, ikusi bideo hau. Lotsagarria nola bultzatzen dituzten Arbizuko ikastetxe bateko haurrak Palestinako herri zapaltzailearen alde jartzera:




Askoz egokiagoak ziren beste pailazo hauek, jakina! Hauek bai sustatzen zituztela balore demokratikoak; esate baterako, feminismoa.

Horren froga da bideo hau:






Beheraxeago dagoen audioa 2012ko urtarrilaren 12koa (egun palindromikoa!). Garai hartan Pirritx, Porrotz eta Mari Motots jomugan zeuden Arbizuko ikastetxean Palestinaren alde egindakoagatik.

Urtzi Argibayk eta biok honako hausnarketak egin genituen pailazoen joera politikoen gainean:



Egiaz edo gezurraz harago, pailazoen joera politikoak daude.

Egiaz eta gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea. 

Martin Kitto


Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hau ere irakur dezakezu:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina