Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/09/05

Noentiendotarrekin euskaraz (II): Pasadizo barregarri batzuk

Noentiendotarrak eta noentiendismoa... Euskaraz bizi nahi izateko oztopoetako bat, zalantzarik gabe. Baina, horrez gain, noentiendotarrek barre algaraka jartzen gaituzte.

Honatx noentiendotarrekin euskaraz hitz egiten hastean gertatu zaizkidan pasadizo barregarri batzuk.


Katurik eta txakurrik ez jatetxean

Jatetxe batean.

- Gabon. Lau gatoz.

- Perdone, pero aquí no aceptamos animales. Ni perros, ni gatos.

Batzuetan, hobe da "No entiendo" esatea...


Ebakitik ebakira

Taberna batean.

- Arratsalde on. Ebaki bat, mesedez.

- ¿De fresa o de menta?

- Ebaki!

- No soy de aquí.

- ¿No es de aquí?

- ¿"Ebaki"? ¡Haberlo dicho antes!

Erabat "kortauta" utzi ninduen tipoak...


Kartel elebidunen kal(t)ea

Herrira iritsi berria da, eta segituan telefonoa hartu eta lagunari deitu dio herrira iritsi dela esateko.

- ¿Vienes para aquí? Pues, yo estoy en la calle... Espera que miro el rótulo... ¡Estoy en la calle Kalea!

Zer-nolako kal(t)ea errotulu elebidunena!


Coca-cola, hori bai hitz euskalduna!

- Bi Coca-cola!

- ¿Dos qué? Es que no sé euskera...

Coca-cola xuberera da, eta denok dakigu hango euskara oso zaila dela ulertzeko...


Mesedez, Mertxedes eta Mercedes ez da gauza bera, ezta pertsona bera ere

- Kaña bat, mesedez.

- ¿Mercedes? No, Mercedes ya no trabaja aquí...

- He dicho "mesedez"...

- Bueno, me da igual "Mertxedes" o "Mercedes". En euskera o castellano es la misma persona, y ya no trabaja aquí.

Zalantza bat: "Mesedez" esan beharrean "faborez" esan izan banu, zer gertatuko zen?


Katuentzako taberna

Herrikoi jaietan , jendetzaren artean, gizonezko bati nahi gabe kolpe bat eman eta...

- Barkatu.

Hori entzun eta berehala, gizonezkoa lagun batengana joan, eta honatx egin zion galdera:

- ¿El Bar Katu sabéis dónde es? Me lo pregunta ese tío de ahí...

Beti tabernetan pentsatzen... Eta erdaraz pentsatzen, jakina!


Zuri antzekorik gertatu zaizu? Idatzi post honen erantzunetan edo bidali zure anekdota posta elektronikoz (martinkitto3@gmail.com). Twitterren #noentiendotarrak ere sortu dugu.

Pasadizo hauek gustuko izan badituzu, beste hauek ere irakur ditzakezu:

- Noentiendotarrekin euskaraz (I): Banketxera deitzea (2013-07-10)

- Noentiendotarren dekalogoa (2013-05-28)


Egiaz edo gezurraz harago, noentiendotarren noentiendotarrismoa dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto


1 iruzkin: