Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/09/22

Kukutza: hutsunea eta bertsoa


Egunotan bi urte bete dira Kukutza eraitsi zigutenetik. Kukutza indarrez husteak eta lurrarekin berdintzeak sentimendu korapilatuak utzi zizkigun.

Sentimendu haiek askatu nahian, kantatzeko beharra sentitu genuen. Bertso bat? Bai, gogoa bai, baina jakin egin behar.

Azkenean, Bertso Sprint telefono bidezko bertsolaritza zerbitzura deitu genuen. Kukutzari buruzko bertso on bat nahi genuen.

Hona hemen Bertso Sprintekoek musutruk eskainitako bertsoa:




Mila esker, Bertso Sprint. Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko, enkarguz kantatzen badu ere.

Egiaz edo gezurraz harago, Kukutzak utzitako hutsunea dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto

Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hau ere irakur/entzun dezakezu:


OHARRA: Argazkia Alberto Renedokoetxearena da, eta Periodismo humanotik atera dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina