Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/08/04

Urkulluri "Úrculo" deitu ziotenekoa


Iñigo Urkulluri Azpeitian esan dizkiotenak hizpide izan dira egunotan; adibidez, Zuzeun.

Alde batera utziko dut "Pailazo" edo "Faxista" irainak diren edo ez eztabaidatzea.

Alde batera utziko dut "Pailazo" izatea duintasun handiko lanbidea dela aldarrikatzea.

Alde batera utziko dut "Faxista" mintzeko erabili ohi dugun iraina den edo kritika politiko hutsa den pentsatzea.

Baina ez dut alde batera utziko beste egun eta toki batean Iñigo Urkullu iraindu zuteneko pasadizoa. 2012ko urriaren 25ean, TVEko "La noche en 24 horas" saioan, Graciano Palomo solaskideak Urkulluri "ÚRCULO" deitu zion. Iraina, inondik ikusita ere.


Graciano Palomo, TVEko tertulia saioan.

Hauxe da saioa. "ÚRCULO" deitzen dion unea 42:25ean dago. 




Irain horren aurrean, guk dakigula behintzat, Iñigo Urkulluk ez zuen deus egin -agian, horren berririk ere ez zuen izan-, baina guk, Oiartzun Irratiko "Martin Kittoren Txokoan" bai, egin genuen zerbait.

Gogoz eta harrotasunez hartu genuen gure lehendakaria defendatzeko ardura, eta TVEra deitu genuen Graciano Palomori azalpenak eskatzera.

Eta hara! Graciano Palomo euskalduna zela jakin genuen; bere hitzetan, "El Jetan" jaio baitzen. 

Hona hemen harekin izandako elkarrizketa:




Batzuetan, etsigarria da beste bat konbentzitzen saiatzea.

Egiaz edo gezurraz harago, irainen aurreko jarrera politikoak daude.

Egiaz ego gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.



OHARRA: Albistearen goiko argazkia Zuzeu-tik atera dut.

Albiste hau gustuko izan baduzu, hauek ere irakur ditzakezu:


- Atxiloketak mugaren alde banatan (2013-06-27)

- Gogoratzen infra, infla... grandiz? Ba, orain abestia atera dute! (2013-06-20)

- Garitanorentzat proposamen eskatologikoa (2013-06-09)

- Euskaldunon aurkako irainak itzultzen saiatu gara Jaurlaritzaren ichultzailearékin (2013-06-03)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina