Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/08/18

Puta euskaldun batekin hitz egin eta zalaparta galanta eragin dugu

Askotan, "Zuzeneko kontuak dira" esaten da zuzeneko emankizunetan endredoak sortzen direnean. Eta kontakizun dugun pasadizo honek ere izenburu hori izan zezakeen: "Zuzeneko kontuak dira".

Pasadizoaren abiapuntua Diario Vascon prostituta batek argitaratutako iragarkia izan genuen. Egunkari horretako "Contactos" sekzioko jarraitzaile sutsuak garenez, atentzioa eman zigun iragarki bat euskaraz argitaratu izanak, nahiz eta euskara nahiko traketsa izan (Ikus iragarkia goiko argazkian).

Eta zer bururatu guri eta zuzenean puta horri deitzea! Zertarako? Alde batetik, iragarkia euskaraz jarri zuelako zoriontzeko, eta, beste alde batetik, euskara hobetu beharra zuela jakinarazteko.

Hori guztia, "Martin Kittoren txokoaren" betiko estiloan, erdi txantxetan, erdi serio. Ezin uka prostitutaren bizkar barre pixka bat egiteko aukera ikusi genuela.

Hanka leporaino sartu genuen.

Zuzeneko saioan geundela Ritari deitu egin genion -izen hori baitzuen putak-, eta hauxe da harekin izan genuen elkarrizketa:



Elkarrizketa gora-beheratsu horren ondoren saioarekin jarraitu genuen ji-ji-ji-ja-ja-ja, eta, handik puska batera, saioa agurtzerako orduan, telefono dei bat izan genuen. Nor zen? Rita. Erabat aztoratuta zegoen, Joxemiren emaztea suak hartuta hurbildu zitzaiolako. Entzun, entzun:



Zuzeneko saiotik at, berriro deitu genion Ritari, baina telefonoa itzalita edo estaldurarik gabe zeukan. Arduratuta geratu ginen.

Biharamunean, hainbat hedabidetan argitaratu zen Oiartzundik gertuko putetxe batean iskanbila bat izan zela: emakumezko eta gizonezko baten arteko borroka bat gertatu zen, eta, informazioak iradokitzen zuenez, biak senar-emazteak ziren. Izenik ez, inizialak baino ez.

Ba ote zuen zerikusirik Ritarekin eta guk egindako deiarekin?

Duela pare bat egun, gure ezagun putazale baten bidez jakin dugu Rita onik atera zela, eta, lasaitasun horren bultzadaz, pasadizoa argitaratzea erabaki dugu.

Egiaz edo gezurraz harago, puten bizimodu gorabeheratsua dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto

 

Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur/entzun ditzakezu:

- Noentiendotarrekin euskaraz (I): banketxera deitzea  (2013-07-10)

- Urkulluri "Úrculo" deitu ziotenekoa (2013-08-04)

1 iruzkin:

  1. Facebooken dezenteko zabalkundea izan du goiko iragarkiak. Hona hemen handik ateratako iruzkin batzuk:

    - (Erik Rios Salazar) Ez dakit oso euskalduna den. Zerbitzu hitza Vrekin idatzi du (S-a asko erabiltzen da Bizkaian beraz hasierako S-a ahaztuko dugu), eta aparte 'euskalduna' hitza ikurrak jarri ditu hasieran eta euskaraz ikurrak bakarrik amaieran jartzen dira.

    - (Juan Inazio Hartsuaga Uranga) Horrek erakusten duena ez da puta euskaldunak badirenik, putazale euskaldunei puta euskaldunak morboa ematen diela baizk.

    ErantzunEzabatu