Ingelesez, AFOAF esaten omen zaio (A Friend Of A Friend), eta lagun baten lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira. Benetakoak balira bezala zabaltzen dira. Hiri kondairak edo leienda urbanoak dira.
Euskal Herrira ere iritsi dira, eta asko euskalherriratu ere egin ditugu, eta gure bazterretan gertatu balira bezala zabaldu dira; bihurgune batean auto istripu batean hil ondoren autostop egiten duen neskarena, kasu. Nazioarteko zabalkundea izan duen pasadizoa da, baina Orion, Itziarren eta inguruko beste hamaika tokitan gertatua dela entzun izan diet askori.
Baina hiri kondaira internazionalez gain, badira Euskal Herrian bertan sortutakoak ere. "Euskal hiri kondairak" sekzioan horien bilketa egiten saiatuko gara. Hona hemen lehenengoa, labur-laburra:
Gazte bati, "GORA ETA" pintada idazten amaitzen ari zelarik, ertzainak hurbildu zitzaizkion. Ihesbiderik
ez zuela konturatuta, pintada idazten jarraitu zuen, disimuluan.
Azkenean, hau jarri zuen: "GORA ETA BEHERA GABILTZA".
Izan ere, ez da gauza bera pintada batengatik isun bat ordaindu behar izatea edo terrorismoaren apologia egiteagatik Auzitegi Nazionalak auziperatzea.
- Asier Sarasuak (@asarasua) Twitter bidez hau zabaldu du. Eibarko Mikel Aginaga kalean aterata dago. Kuriosoa, Eibarren...
Eta baten batek lana hartu du mezuari logoa jartzeko (faceboooken aurkitua).
Eta hari berberetik tiraka, hara zer aurkitu dudan. Zarautzen, 2011ko ekainaren 28an, gay eta lesbianen aldeko ekimenen artean, manifestazioa egin zuten. Eta zer lelo aukeratu zuten pankartarako?
- Beste hau ere harrigarria, sasiorijinalaren oso antzekoa ez bada ere, @Turkinbass txiolariak zabaldua:
@martin_kitto Goma 2 - España 0 pic.twitter.com/Rm8NiCnV8l
— Turkin (@Turkinbass) August 18, 2013
- Estilo berekoa, Twitter bidez Iñigo Aranbarrik zabaldu duena, Lekeition aurkitua.
Pintada berziklatu bat Lekeition: GORAne ETA (M)aite #pintadamoloiak
— inhigoaranbarri (@inhigoaranbarri) August 30, 2013
- Usurbilgo taberna bateko komunean ateratako argazkia bidali digu Imanolek:
- Eta halako kontuekin gabiltzala, ezin ahaztu Mattinek eta Morauk sortutako kontzeptu hau:
- Iker Laurobak (@ikerlauroba) beste baten berri ere eman digu, Twitter bidez:
@martin_kitto GORdA tETA ikusita nago ni Donostian- Eta Iker Laurobarekin ji-ji-ja-ja, begira nora irtsi garen:
— iker Lauroba (@ikerlauroba) September 26, 2013
@martin_kitto edo GORA fEsTA MILIKITARRA Emilio Aragonen urteetan...
— iker Lauroba (@ikerlauroba) September 26, 2013
Ikusten denez, alderantzizko bidea egin duten pintadak ere badaude:
Eta denboraren poderioz, (erdi)ezabatzen direnak ere badaude. Ikusi, bestela Andoni Tolosa "Morauk" facebooken bidez zabaldutako hau, Hernanin aterea:
Eta inork gutxik ulertzen ez dituen pintadez ari garelarik, hortxe Kattalin Minerrek Faceboooken jarritakoa:
Beste hau, berriz, Orduñan atera dute, eta Oier Gorosabelek helarazi digu.
Halakorik inon aurkitzen baduzu, bidali argazkia edo/eta mezua posta elektronikoz martinkitto3@gmail.com helbidera edo Twitter bidez @martin_kitto helbidera.
Egiaz edo gezurraz harago, euskal hiri kondairak daude.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Igorrek jakinarazi dit Suitzan, Visp izena duen hiri baten inguretan, "Gora Eta" pintada ikusi zuela eta haren ondoan, beste letra batekin, "Behera".
ErantzunEzabatuElur jausien aurkako pareta batean ikusi du.
Oier Gorosabelek (@txikillana) jakinarazi dit halakorik ez duela sekula entzun.
ErantzunEzabatuPintada xelebreak Twitterren: #pintadamoloiak.
ErantzunEzabatu