Zer ez dugu ikusi? Batzuk eskuin besoa altxata, beste batzuk Frankismoaren ikurrak goratzen...
Gazte jendea faxismoa goratzen ikustea ez da gaur goizeko kontua, ordea. Asko dira euren gaztaroan harrotasunez eta urguiluz beteta faxistekin bat egiten zutenak. Bai, harrotasunez eta urguiluz beteta, ez errepesioaren beldur zirelako.
Hona hemen "bonbazoa": Kike Amonarriz umoregile, telebista aurkezle eta soziolinguistak "Cara al sol" abesten zuen gaztetan. Ikusi argazkia:
Ekitaldi faxista haren grabazioa eskuratu bezain laster, Amonarriz jaunarekin jarri ginen harremanetan, elkarrizketatu nahi genuelako aitzakiarekin, eta berak baietz erantzun zigun.
Elkarrizketaren une batean, ustekabean, aspaldiko lagun baten aipamena egin genion, baita grabazioa jarri ere.
Nabarmen geratu zen urduri zegoela. Eta han non hasi zitzaigun ez-dakit-zer kontatzen:
Txisteka-Misteka... Horiek barreak! Azken batean, gaizki juntatutako letra hauek Txisteka-Mistekaren omenez dira!
Egiaz edo gezurraz harago, ondo kontatutako txiste on bat dago.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
OHARRA: Argazkia muntaia da Kikeri dagokion zatian, baina beste zatietan ez. Ezagunik aurkitu duzue?
Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakur/entzun ditzakezu:
- Noentiendotarrekin euskaraz (I): banketxera deitzea (2013-07-10)
- Urkulluri "Úrculo" deitu ziotenekoa (2013-08-04)

Eta Txisteka-Mistekarena aitzakia bada? Eta Amonarriz jauna benetan "Cara al sol" abestu eta estilo horretako jendearen jarraitzailea balitz?
ErantzunEzabatu