Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/07/10

Noentiendotarrekin euskaraz (I) Banketxera deitzea



Demagun banketxe batekin telefonoz tramite bat egin behar duzula eta batetik bestera bidaltzen zaituztela. 

Eta, batetik bestera ibiltzea gutxi balitz bezala, erdaraz egiten dizute etengabe: "Tiene que hablar con nuestros compañeros de cobros", "Ahora le paso con mi compañera de cuentas corrientes", "En este momento no puedo atenderle, porque..." eta abar.

Halako batean, Peneloperekin hitz egin behar duzula esaten dizute. Hark egingo omen dit egin beharrekoa. Bada, hitz egin dezagun Peneloperekin. Hori bai, hemendik aurrera euskaraz. Nazkatuta nago hizkuntz dimisioa egiteaz.

Baina beste aldekoa noentiendotarra izaki eta... Entzun, entzun:





Egiaz edo gezurraz harago, noentiendotarren noentiendotarrismoa dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina