Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/07/18

Barcenas auziari buruzko adierazpen mamitsuak egin ditu Rajoyk Katxonderstanen



Ia inork ez digu sinetsi, baina lortu dugu: Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Bárcenas auziari argi eta garbi hitz egin dugu. Non eta Katxonderstanen! 

Zer esan du? Nola lortu dugu elkarrizketa? 

Hona hemen pausoz pauso "Rajoy Katxonderstanen".

Lehenengo pausoa: mezu kodetua


Jakina da Katxonderstanen mezu ugari jasotzen ditugula, bide askotatik: posta elektronikoz, twitter bidez... Baita postaletan ere!  Atera kontuak...

Mezuak zein baino zein xelebreagoak dira, baina SMS hau xelebre bezain ulertezina gertatu zitzaidan:




Nor dira Itsaso eta Uzkia? Zer da eta non dago Afariak taberna? Eta Raj-gaur? Zergatik Raj-gaur eta ez Raj-bihar, adibidez?

Ideia zipitzik ez, eta, kasu handirik egin gabe, bazter batean utzi nuen mezua, gauza erdi-ahaztuen txokoan.

Baina, halako batean, interneten nenbilela hauxe aurkitu nuen:

Argazkia Iker Etxanizek jarri du, Itsasegia blogean.


Alferkerian zegoen neurona aktibatu eta zas! Argia etorri zitzaidan:

Afariak taberna = Bar Cenas = Bárcenas

Hara! Jaurlaritzaren ichulcháilearen kode ezkutua erabili du mezulariak. Ichulcháilera jo, eta hara zer atera zitzaidan:

Itsaso-eta-Uzkia = Mar-y-ano
Raj-gaur = Raj-hoy

Alegia, Mariano Rajoy! Gurekin harremanetan jarri nahi duela, Bárcenas auziari buruz argibideak emateko?


Bigarren pausoa: Rajoyrekin harremanetan jartzea

 

Gauzak behar bezala egite aldera, konfirmazioa eskatu nion: "Bidali zure argazki intimo bat, eta emaguzu zurekin harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat". Mezu argia, laburra, zorrotza.

Hortik gutxira, taka! Argazkia (oso intimoa, ikusten duzuenez):




Telefono zenbaki bat ere eman zigun, eta Marianorekin harremanetan jarri ginen.

Hirugarren pausoa: elkarrizketa


Ezin uka: elkarrizketaren nondik norakoak adosteko, negoziazioak latzak izan dira.

Guk bi baldintza jarri genituen: 

1.- Elkarrizketa euskaraz izatea.

2.- Elkarrizketatzailea ez izatea bere ildoko norbait. 

Euskarari zegokionez, Rajoyk ez zuen inolako trabarik jarri. Euskara intimitatean hitz egiten omen du...

Kazetariari zegokionez, zuzenean guk hautatzeko esan zigun. Vanesa Muelez lankidea hautatu genuen: gobernuarekin hiperkritikoa den kazetari maltzurra, gaiztoa, elkarrizketatuak negarrez uzten dituen horietakoa.

Eta egin dugu elkarrizketa. Eta laburra bezain mamitsua izan da. Luzapen gehiagorik gabe, hortxe:


Dudarik ez da: elkarrizketak Espainiako etorkizun politikoa baldintzatuko du.

Egiaz edo gezurraz harago, hutsalkeriaren hutsalkeria dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

OHARRA: Eta ez da aurreneko aldia Mariano Rajoyrekin hitz egiten duguna. Oiartzun Irratikoa "Ayo 2012" saio gogoangarrian, Moncloara deitu eta begira zer gertatu zitzaigun:



Albiste hau gustuko izan baduzu, hementxe dituzu estilo bereko beste batzuk:

- Atxiloketak mugaren alde banatan (2013-06-27)

- Gogoratzen infra, infla... grandiz? Ba, orain abestia atera dute! (2013-06-20)

- Garitanorentzat proposamen eskatologikoa (2013-06-09)

- Euskaldunon aurkako irainak itzultzen saiatu gara Jaurlaritzaren ichultzailearékin (2013-06-03)



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina