Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/06/24

Hona hemen Bertso Sprint, telefono bidezko bertsolaritza zerbitzua



Egunkariko iragarkien artean, aspaldi batean hau aurkitu genuen:

Bertsoa nahi duzu eta ez daukazu inguruan bertsolaririk? Jarri gaia eta guk kantatuko dizugu. Bat-batean, itxaron behar izan gabe, prezio merkeak. Zuk jarri gaia, eta guk bertsoa. Deitu telefonoz Bertso Sprintera! 
Ez zara damutuko.

Guk, Oiartzun Irratiko Martin Kittoren Txokoan hiru aldiz behintzat deitu dugu Bertso Sprintera.

Behin, Laura Mintegi EHBilduko hautagaiari laguntza emateko deitu genuen. Izan ere, ataka larrian jarri genuen bertsoa eskatu genionean.




Hori ez zen aurrenekoa izan, ordea. Lehenengo aldiz, "Bertsolari" filma estreinatu eta gutxira deitu genuen. Izan ere, filmaren prentsaurrekoan Urtzi Argibay bertsorik gabe geratu ginen.




Dohan ere eman ziguten zerbitzua behin; Kukutzari buruzko bertsoa eskatu genionean, hain zuzen.




Egiaz edo gezurraz harago, bertsolaritza XXI. mendeko premietara egokitu beharra dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina