Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2013/06/03

Euskaldunon aurkako irainak euskarara itzultzen saiatu gara Jaurlaritzaren ichulchailearékin

Patxi Martinez de Lizeaga jauna Intxaurrondoko Unibertsitateko Txakurrera doktorea eta Euskal Herriko Alderdi Fatxako bozemalea da, eta Oiartzun Irratiko Martin Kittoren Txokoarekin jarri da harremanetan, fabore bitxi bat eskatzeko. Ze fabore?

Antza denez, euskal futbol taldeek partidak jokatzen zituzten garaian, sarea euskaldunen aurkako irainez betetzen da: "Putos etarras de mierda", "Putos vascos", "Los etarras a la champions no"... Goiko txioa adibide bat baino ez da.

Patxi Martinez de Lizeaga jaunak, fatxa bezain euskalduna bera, irain horiek euskaratzen laguntzeko eskatu digu. Guk, jakina, baietz erantzun diogu, eta Jaurlaritzaren itzultzailearen laguntzarekin ahal duguna egin dugu. Entzun nahi?



Mirariren eta Martinez de Lizeaga jaunaren arteko ika-mika auzibideetan dago. "Salvame" saioarekin lotutako demandak ebatzitakoan aztertuko omen dute eurena.

Egiaz edo gezurraz harago, euskaldunoi buruzko aurreiritziak daude.

Egiaz eta gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 

Post honen bidez eskerrak eman nahi dizkiot Ander Luque Garcíari (@AnderLuque), Realaren partidatan txio fatxak birtxiotu dituelako eta Realaren partidak beste ikuspegi batetik ikusteko aukera eman digulako. Mila esker, Ander!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina